2021eko abenduak 13

Ebatzita 2021eko olentzeroko kartelen lehiaketa

Foto noticia

Aurten, talde-lana sustatzeko asmoz, parte-hartzaileak ez dira aurreko urteetan bezala ikasleak izan, San Pedro eta Irulegiko IPetako Lehen Hezkuntzako 1-6 mailako gelak baizik, irakasle batek zuzenduta

Lehiaketa bi kategoriatan banatu da:

  1. Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko gelak
  2. Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko gelak

Gela irabazleak honakoak izan dira:

  1. Kategoria: San Pedro eskolako 1. A
  2. Kategoria: San Pedro eskolako 6. B

Zorionak zuen lanagatik!

Lehen kategoriako kartel irabazlearekin Ibarreko herrietara Olentzeroren etorreraren berri ematen duten kartelak egin ditugu:

 

 

Bigarren kategoriako kartel irabazlearekin Olentzero Mutiloara iristen denaren berri emateko kartela egin dugu.

Gela irabazleek 100 €-ko saria jasoko dute euskarazko material didaktikoan gastatzeko.

Aurkeztutako lan guztiak Kultur Etxean egonen dira ikusgai abenduaren 15etik 30era bitartean. Bertatik pasatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu: merezi du!


Ikusi Olentzeroren etorreraren inguruko informazio guztia hemen www.aranguren.es/ongietorriolentzero

Volver arriba