2022ko urtarrilak 27

“Ser mujer en Guatemala” erakusketak ateak irekiko ditu martxoan

Foto noticia

My Achik elkarteko lehendakari Naiara Urrak Guatemalan boluntario gisa egin zituen argazkien bidez, Tecpan-en, herrialdeko nekazal eskualde batean, neskek eta emakumeek bizi duten egoeraz sentsibilizatu nahi gaitu. My Achikek FUNDAPen ‘Neskatoarentzako bekak’ programan laguntzea du helburu, Guatemalako mendebaldeko komunitate oso zaurgarrietako, bereziki Tecpan eskualdeko, eskola publikoetarako bekak lortuz.

2022ko martxoaren 4tik 25era ikusi ahal izango da erakusketa. Sarrera librea izango du eta astelehentik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai.

Volver arriba