Irulegi Elkarteak antolatutako irakurle taldean eta trikitixa eta pandero ikastaroetan izena emateko epea irekita
Beste ikasturte batez abiatuko du Irulegi Euskara Taldeak Ibarreko Irakurle Euskaldunen Taldea.
Ondorengo hauek izanen dira aurtengo irakurgaiak: Gezurren basoa (Ladron Alberto), 3 Mariak (Urretabizkaia Arantxa), Mandelaren Afrika (Olasagarre Juanjo), Miñan (Amets Arzallus), Ogi hutsa (Xukri Mohamed) eta Lagun Izoztua (Joseba Sarrionaindia).
Taldea hileroko hirugarren ostegunean elkartuko da, 19:00etatik 20:30era, Kultur Etxean. Lehenengo saioa irailak 20an izanen da.
Irailaren 15ean, 19:00etan, Kultur Etxean, informazio gehiago behar duenarentzako informazio bilera eginen da eta izena emateko irulegieuskarataldea@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Trikitixa eta Pandero ikastaroak astearteetan 16:30etik 19:30era eta asteazkenetan 16:00etatik 20:00etara izanen dira, Kultur Etxean.
Izena ematen duen pertsona bakoitzak, goian adierazitako ordutegian ordu bateko saioa jaso ahalko du. Ordutegia irakaslearekin adostu beharko da (irakaslearen telefonoa izena emateko unean jasoko da).
Trikitixa prezioa: erroldatuek 40€/hilabetea, Irulegi euskara taldeko bazkideek 30€/hilabetea eta erroldatu gabeek 55€/hilabetea.
Panderoa prezioa: erroldatuek 30€/hilabetea, Irulegi euskara taldeko bazkideek 20€/hilabetea eta erroldatu gabeek 35€/hilabetea.
Izen emateak irulegieuskarataldea@gmail.com e-postara idatziz egin beharko dira irailean zehar.
Iaz ere jarduera egiten zuten pertsonak irailaren 15ean hasiko dira, aurten hasten direnak, urrian.