PRENTSA OHARRA, Aranguren Ibarreko Udalarena, adineko emakumeak ahalduntzeko “Adin ederra” programa ixteko ekitaldiari buruzkoa
Eva Isturiz Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariak Mutiloan (Aranguren Ibarra) itxi du Adin Ederra programa, Nafarroako beste udalerri batzuetan abian jarri den adineko emakumeak ahalduntzeko.
Herriko aurkezpenean Manolo Romero alkatea ere izan da.
Ekitaldia 11:00etan hasiko da Aranguren Ibarreko udaletxean, Mutiloako Mutiloa plazan.
Mahaian Aranguren Ibarreko alkate Manolo Romero Pardok parte hartuko du, eta ongi etorria emango dio ekitaldiari, eta eskerrak emango dizkio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, programa hau abian jartzeko udalerria hautatu duelako.
Ondoren, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari Eva Istúriz Garcíak programa zertan datzan eta orain dela bi urte garatzen hasi zenetik bere ibilbidea zein den azalduko du.
Ekitaldian ahalduntze-saioetan parte hartu duten emakumeak (59 eta 80 urte bitarteko 28 emakume), prestakuntza jaso duten profesionalak (12 emakume), programa gauzatzeaz arduratu den psikologoa den Feli Muñoz eta Udaleko ordezkari politikoak izango dira.
Programa honen helburu nagusia adinekoen kolektiboan eragitea da, emakumeen ahalduntzea sustatuz eta adineko gizonen artean berdintasunezko maskulinitateak landuz. Adin-talde horrekin harreman zuzena duten pertsonen prestakuntzari ere garrantzia ematen zaio.