Amaitu da aurtengo Euskaraldiko edizioa!
Gorde txapa oroigarri gisa, baina ez ezazu ahaztu euskara.
Joan den 2025eko maiatzaren 15ean hasi eta atzo, maiatzaren 25ean, amaitu zen Euskaraldiaren IV. edizioa, hamaika egunez euskarari ikusgarritasuna eman ondoren.
Horrela larunbatean, maiatzak 24, ‘Gora Musika’ taldeak kontzertu berezia eskaini zuen Aranguren Ibarreko Kultur Etxean, hizkuntza ohituretan aldaketak sustatzen dituen ariketa sozial honi amaiera emateko.
Euskaraldiko V. edizioa 2027an ospatuko da seguruenik. Datorren urtean Korriraren XXIV. edizioak hartuko baitu lekukoa euskara sustatzeari dagokionean.
Beraz, Aranguren Ibarreko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu ekimen honetan parte hartu duen herritar orori, gure ibarreko hizkuntza propioaren egoera indartzen laguntzeagatik. Aldi berean, datorren urtean XXIV. Korrikan eta 2027an Euskaraldiaren V. edizioan ikusiko dugu elkar!