2025eko irailak 8

Zabalik Aranguren Ibarreko Bertso Eskolan izena emateko epea

Eskolaz kanpoko jarduera hau urritik maiatzera bitarteko asteazkenero egingo da, 18:30etik 19:30era, Espacio Joven 31192 Gazte Gune berrian.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak, 2025eko irailaren 8tik 26ra, Bertso Eskolako 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea ireki du. Eskolaz kanpoko euskarazko jarduera honek Ibarreko gazteei bertsotan inprobisatzen ikasteko aukera ematen die. 

Saioak urritik maiatzera bitartean asteazkenetan izango dira, 18:30etik 19:30era, Espacio Joven 31192 Gazte Gune berrian. Jarduera 2014a baino lehen jaiotako gazteentzat da, hau da, Lehen Hezkuntzako 6. maila edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) edozein maila egiten dutenentzat. 

Izen-ematea Nafarroako Bertsozaleen Elkartearen webgunean egin daiteke. Matrikularen kostua 40 €-koa da erroldatutako pertsonentzat eta 80 €-koa erroldatuta ez daudenentzat. Gainera, izena ematen dutenek kamiseta bat jasoko dute opari gisa. 

Edozein zalantza argitzeko, interesa duten herritarrak Aranguren Ibarreko Euskara Zerbitzuarekin  (948 15 01 93 / euskera@aranguren.es) edo Nafarroako Bertsozaleen Elkartearekin (948 14 37 47 / nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus) harremanetan jar daitezke. 

Volver arriba