ANIMARANETXEA Eguberriak

2025eko abenduak 22 - 2026ko urtarrilak 2 | 9:30etik 13:30era.

Espacio Joven 31192 Gazte Gunea

Foto evento
  • Zenbatekoa: 15€ erroldatuentzat eta 25€ erroldatugabeentzat. (2025eko abenduaren 15etik 17ra).
  • Izen-emate: Abenduaren 1etik 13ra lekuak bete arte.

Eskolako oporraldiotan ez da aspertzeko aitzakiarik: izan ere, hamaika gauza egiteko aukera izango duzu Animaranetxean: jolasa, sormena eta esperientzia berriak.

2013an, 2012an edo 2011n jaio bazinen, hamaika jarduera gozatuko dituzu, guztiak ere ongi pasatzeko pentsatuak: eskulan eta sukaldaritza tailerrak, kirolak, txangoak eta talde jolasak. Egun bakoitza ezberdina izango da, egunero proposamen berriak, datorren urtean ere errepikatzeko gogoa izan dezazun.

Jarduerak Eguberrietako oporraldietan egingo dira, giro seguru eta hurbilean, energiaz beterik. Une ezin hobea da gauza berriak probatzeko, jendea ezagutzeko eta Eguberrietako magia lagun giro onean bizitzeko.

Zatoz eta egizu bat Animaranetxeak Eguberrietarako prestatu duen abenturarekin! Zain daukazu zure lagun ikusezina, eskuetan zuretzat pentsatutako oparia duela…

 

*Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.

OHARRA: 2011etik 2013ra jaiotako gazteentzat zuzenduta.
Volver arriba