2026ko martxoak 25

Gazteria Zerbitzuak bere buletin berria argitaratu du 2026ko maiatzara arteko jarduerekin

Gazte Eguna eta Animaranetxea Aste Santuan, nabarmenen artean.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, 2026ko apiriletik maiatzara bitarteko gazteentzako jarduerekin buletin berria aurkeztu du.

Buletin horretan bi hilabete hauetarako aurreikusitako jarduera guztiak kontsultatu daitezke, hala nola Aste Santuan 31192 Gazteguneak prestatutako Animaranetxea. Izena emateko epea ostiral honetan, martxoak 27, amaituko da, eta interesa duten guztiek izena eman ahal izango dute nahi dutenetan, guztiak independienteak baitira.

Gainera, buletinak apirilaren 25ean Arangurenen ospatuko den Gazte Egunaren egitaraua ere jasotzen du, baita aurten erabilgarri egongo den ‘Joan eta etorri’ zerbitzuaren datak eta ordutegiak. Zerbitzu horren helburua 16 urtetik gorakoen artean alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoak eragindako trafiko-istripuak prebenitzea da.

Kontsultatu buletin osoa hemen klin eginez.

Volver arriba