2026ko apirilak 21

Badator Aranguren Ibarreko 2026ko Euskararen Astea, adin guztietarako jarduerekin

Ez ahaztu jokoetan eta herri kiroletan izena emateko edo ikuskizunetarako eta bazkarirako txartelak eskuratzeko epea!

Foto noticia

Maiatzaren 5etik 9ra Aranguren Ibarreko Euskararen Astearen edizio berri bat ospatuko da. Ekimen honen helburua euskararen erabilera eta gozamena sustatzea da, kulturaren, aisialdiaren eta herritarren parte-hartzearen bidez.

Egitaraua maiatzaren 5ean, asteartea, hasiko da Kultur Etxean ‘Kaitin in the night’ euskarazko bakarrizketarekin. Asteazkenean, maiatzak 6, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da; eta ostegunean, maiatzak 7, ‘Go!azen 12.0, biak publiko familiarrarentzat.

Adi egon sarreren salmenta-datei!

  • ‘Go!azen 12.0’: Kultur Etxean edo online plataformen bidez. Apirilaren 28tik 30era Aranguren Ibarrean erroldatutako pertsonentzat. Lekuak geratzen badira, salmenta publiko orokorrari irekiko zaio.
  • ‘Porrotx eta Marimotots’: aurrez aurre soilik Kultur Etxean, apirilaren 28tik maiatzaren 5era.

Gainera, maiatzaren 8an, ostirala, bizikleta martxa bat egingo da Eguzki Plazatik abiatuta. Ondoren, pintxo-potea eta globoflexia tailerra egingo dira. Ostiraleko jardunaldia 19:00etan amaituko da Gazteria eta euskal eszena musikala’ hitzaldiarekin, 31192 Gaztegunean.

 

Euskararen Eguna: maiatzak 9, larunbata, Arangurenen

Egun hauen amaiera Euskararen Egunak emango du, maiatzaren 9an, larunbata, Arangurenen, jarduera ugariz beteriko egunarekin. Gainera, Ibarreko herri desberdinetako bizilagunek doako taxi zerbitzua erabili ahal izango dute, aurrez 012 telefonora deituta izena emanez, apirilaren 23tik maiatzaren 5era arte.

 

Herri kirolak: izen-ematea zabalik dagoeneko

Herri kirolek larunbat goizeko egitaraua girotuko dute, adin guztietarako probekin. Haurrek 11:00etatik aurrera parte hartu ahal izango dute, eta gazte zein helduen lehiaketak 12:00etan hasiko dira.

Haurrek aurrez izena eman gabe parte har dezakete. Gazteek eta helduek, aldiz, aurrez izena eman beharko dute formulario honen bidez: https://forms.gle/PSEcSvwLtLSzfb1N9

 

Haurrentzako jolasak eta tailerrak

Bazkalostean, 16:00etan, 4 eta12 urte bitarteko haurrentzako jolasak izango dira. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 012 telefonora deituta, apirilaren 23tik maiatzaren 5era arte.

 

Bazkari eta ogitartekoetarako txartelak

Bazkarirako eta ogitartekoetarako ezinbestekoa izango da txartelak aurkeztea. Salmenta bihar, apirilak 22, hasiko da eta maitzaren 5era arte egongo da zabalik Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ordainketa eskudirutan egin beharko da. Bi aukera egongo dira: herrikoia (27€ helduentzat eta 15€ txikientzat, catering-a barne) eta autogestionatua (2,5€).

Euskara Zerbitzutik eta Irulegi Euskara Taldetik herritarrak Euskararen Astean eta Euskararen Egunean parte hartzera animatu nahi ditugum Ibarrean euskararen erabilera indartzeko helburuarekin!

Volver arriba