2026ko maiatzak 6

Eusfera, Aranguren Ibarrean familian euskara sustatzeko ekimen berria

0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta, proposamenak txikien egunerokotasunean euskararen presentzia areagotzea du helburu, misioen, baliabideen eta jarduera komunitarioen bidez.

Foto noticia

Aranguren Ibarrak ‘Eusfera’ ekimenarekin bat egiten du, Taupa Mugimenduak bultzatuta, euskararen erabilera familian sustatzeko eta haur euskaldunen egunerokotasunean presentzia indartzeko helburuarekin.

Hala, 0 eta 12 urte bitarteko adingabeak dituzten familiei zuzenduta, ‘Eusfera’ helburu argi batekin sortu da: txikienentzako unibertso euskaldunago bat lortzea, euskara gero eta presentzia handiagoa izan dezan etxeetan, gurasoek hizkuntza horren ezagutza maila edozein dela ere.

Proposamena adin txikiko euskaldunak dituzten edo seme-alabei euskara hurbiltzeko interesa dutenen Ibarreko edozein familiarentzat zabalik dago. Horrela, etxe bakoitzeko hizkuntza-errealitatera egokitutako ekintzen bidez, parte hartzen duten familiek misio pertsonalizatuak, errazak eta dibertigarriak jasoko dituzte egunez egun osatzeko, euskararen erabilera modu praktiko, hurbil eta motibatzailean sustatuz.

Ekimena bihartik maiatzaren 17ra bitartean garatuko da. Hala ere, misioak apiriletik aurrera daude euskaragarri www.eusfera.taupamugimendua.eus webgunean. Bertan, proposamenaren jarraipena egin eta informazio guztia eskuratu ahal izango da.

Gainera, ‘Eusferak’ ‘Euspazio’ dimentsio komunitarioa izango du barne. Jarduera hau bolondresen batzorde batek sustatuko du, Euskara Zerbitzuarekin eta Ibarreko hainbat elkarterekin lankidetzan. Gune honek euskara eguneroko bizitzan sustatu nahi duten familientzako topagune bihurtu nahi du, esperientziak, baliabideak eta proposamenak partekatuz.

Hala, ‘Euspazio’ horma-irudi parte hartzailea sortzea izango da. Ekitaldia datorren asteazkenean, maiatzak 13, 16:30etik 18:30era, izango da Irulegi Ikastetxe Publikoan, eta bertaratzen den edozein adingabek parte hartu ahal izango du.

Ekimen berri honekin, Aranguren Ibarreko Udalak euskara sustatzeko konpromisoari eusten dio, familiei lagunduz, hizkuntzaren transmisioan eta eguneroko erabileran giltzarri diren heinean.

Informazio gehiagorako eta izen-emateentzako:

Volver arriba