Gazteria Zerbitzuak ‘Gozatu gehiago, arriskatu gutxiago, zaindu zaitez alderdi guztietan!’ prebentzio-kanpaina errepikatu du
14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honek alkoholaren eta beste sustantzien kontsumoari, baita sexu-harremanei buruzko jokabide arduratsuak sustatu nahi ditu.
Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, 31192 Gaztegunearen bitartez, ‘Gozatu gehiago, arriskatu gutxiago, zaindu zaitez alderdi guztietan!’ 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako prebentzio-kanpaina bigarren urtez jarraian jarri du abian.
Hala, kanpaina hau azken urteetan bai estatuan bai Nafarroan gazteen artean atzemandako arrisku-jokabideen gorakadari erantzuteko sortu da, jai-testuinguruetan sentsibilizazio-jardueren bitartez sexu-osasuna eta jokabide arduratsuak sustatzeko.
Prebentzio-ekimen hau jai-testuinguruetan garatuko da, gazteei eta haien familiei zuzendutako informazio-materialen eta jardueren bidez, bai eta gune prebentibo ikusgarri bat instalatuz ere, alkoholaren eta drogen kontsumoaren eta sexu-harremanen inguruan ohitura osasungarriak eta jokabide arduratsuak sustatzeko.
Horretarako, kanpainak 31192 Gaztegunean baliabideak eskainiko dizkie gazteei, non informazioa eta prebentzio-materiala eskuratu ahal izango duten, 2026ko ekainaren 8tik, astelehena, 12ra arte, ostirala, 17:00etatik 19:00etara.
Prebentzio-estrategia honekin, Aranguren Ibarreko Udalak gazteen osasun eta ongizate fisiko zein emozionalarekin bere konpromisoa berretsi nahi du.
Gazteria Zerbitzuak seme-alabekin gai hauen inguruan elkarrizketa irekia izatera animatu nahi die familiei, eta beraien esanetara dago sor daitezkeen zalantzak argitzeko edo laguntza eskaintzeko.