BISITA ANTZEZTUAK: ‘FELIZIA ETA GILLEN: Kondaira’
2026ko abuztuak 21 - 2026ko abuztuak 22 | 21.00
Labiano
Antzerki-proposamen murgiltzailea, publikoa gonbidatzen duena Aranguren Ibarreko eta Nafarroako kultura-ondarearen kontakizun esanguratsuenetako batean murgiltzera.
Bi juglarek gidatuta, parte-hartzaileak ibiltari bihurtuko dira istorioaren barruan. Obrak Felizia eta Guillen anaien patu tragiko eta hunkigarria kontatzen du, Akitaniako Erresumako nobleak, Santiagora egindako erromesaldiaren ondoren. Anaiarteko maitasuna, handinahia, damua eta itxaropena uztartzen dira bizitzara hizkuntza poetikoaren, zuzeneko musikaren eta eszenaratze zainduaren bidez ekarritako bidaia honetan.
Izena eman behar da abuztuaren 20a baino lehen https://forms.gle/YH2WUSpAqebp2wjU7