Ondo pasa Labianoko jaietan 2026ko abuztuaren 28tik 31ra
Adin guztietarako jarduerak eta txapelketak, askotariko musika, bazkari eta afari herrikoiak lau jaiegunetan zehar.
Labianok lau eguneko jai giroa biziko du 2026ko abuztuaren 28tik, ostirala, 19:30ean jaurtiko den Txupinazoarekin eta 2026ko abuztuaren 31ra arte Igandea Txarangarekin egingo den errondarekin. Jaietako lehen egunean, Aranpilotak antolatutako haur eta gazteen pilota partidekin gozatzeko aukera ere izango da, 18:00etan, eta musika ugarirekin, 23:00etatik aurrera, Muxutrok Rocken eta DJ Ethanen kontzertuarekin.
Abuztuaren 29an, larunbata, adin guztietarako ekitaldi ugari izango dira: haurrentzako parkea (puzgarriak, motor-kartak eta erratz-makina), haurren eta helduen mus txapelketak Larrazkoa Elkartean, Trikifarra taldearen kalejira modernoa eta Julen Axperen bakarrizketa 19:00etan (14 urtetik beherakoentzat ez gomendatua). Gauean, 21:30ean, suzko zezentxoa eta “Esto no es un simulacro” ikuskizuna izango dira. Egunari amaiera emango dio DJ Iñaki Sierrak.
Gau horretan afari herrikoia egingo da, Euskalparrilla cateringaren eskutik (izena abuztuaren 27a baino lehen eman beharko da Larrazkoa Elkartean, eta txartelak abuztuaren 22an eta 23an erosi ahal izango dira bertan, bermutaren orduan).
Abuztuaren 30a, igandea, ‘Jubilatuen Eguna’ izango da, Eukaristia ospatuz abiatuko dena, ondoren Mikel Lasarteren erakustaldia izango da frontoian eta gero, Irulegi Trikitixa Eskolak girotutako bermuta egingo da. 15:00etan, Uslaer Cateringek prestatutako jubilatuen bazkaria izango da, eta ondoren “A toda madre Mariachi” taldearen emanaldia. Txartelak abuztuaren 22an eta 23an erosi ahal izango dira Larrazkoa Elkartean, bermutaren orduan, 37 eurotan.
Arratsaldean mus txapelketako final-laurdenak eta finalerdiak, txokolatada eta Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira izango dira. Eguna amaitzeko, gauean suzko zezentxoa eta norberak antolatutako afaria egingo dira.
Jaien azken egunean, abuztuaren 31a, astelehena, primeran pasako dute herritarrek, herriko gazteek antolatutako haur-jolasekin, herri-bazkariarekin (hilaren 29a baino lehen eman behar da izena, Larrazkoan), bikingoen gaiarekin mozorrotuta, mus-txapelketako finalarekin eta ‘Elektrotxaranga Burrunba’rekin kopa-errondarekin. Jaiei amaiera emateko suzko-zezena, ‘Luziano + FRN’ taldearen emanaldia, garaikurren banaketa, pikoteoa eta Pobre de Mi izango da.
Abuztuaren 28an eta 29an ‘Joan eta etorri’ zerbitzua egongo da.
Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzutik, Labianoko jaietan parte hartu eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
OHARRA: Ekitaldi publikoen eta jasangarritasunaren inguruko foru dekretuari jarraituz, norberak antolatutako bazkarietara bertaratzen direnek ontzi berrerabilgarriak eraman beharko dituzte.
Kontsultatu egitarau osoa hemen klik eginez!