Taxoareko jaiak 2026ko irailaren 3tik 6ra itzuliko dira!
Lau egunetan zehar, jaiek publiko guztiarentzako jarduerak bilduko dituzte, haurrentzako proposamenak, musika, kirola, bazkari herrikoiak eta ohiko jai-ekitaldiak barne.
Taxoarek 2026ko iralaren 3tik 6ra ospatuko ditu berriro bere jaiak. Adin guztietarako proposamenak uztartzen dituen egitarau batekin, herriko kaleak musikaz, jarduerez eta jai-giroz beteko dira.
Jaiak ostegunean, irailak 3, hasiko dira, elizan ohiko lore eskaintzarekin eta txupinazoarekin, ‘Irulegi Txaranga’-ren eta Ibarreko Konpartsaren musikarekin batera. Gastronomia ere lehen jardunaldi honen parte izango da, haurren berenduari, saiheski herrikoiari eta gazteen barbakoari esker. Eguna musika dantzagarriarekin amaituko da elkartean, 04:00ak arte.
Ostiralean, hilak 4, etxeko txikienei zuzenduta egongo da bereziki. Haurentzako puzgarriak eta karts-ak frontoian, bazkari herrikoia, mus eta porrazo txapelketa, dantza latinoak Alberrekin, gurpildun zezenen entzierroa, txokolatada, haur-jaia mozorroekin eta ‘El circo de Pulgas’ magia ikuskizunak Taxoareko kaleak beteko dituzte egun osoan zehar familia osoaren gozamenerako. Musikak hartuko du lekukoa 19:15etik aurrera, ‘Cualquiera’ eta ‘Sparto’ taldeen kontzertuekin Txispa plazan. Jardunaldiak aurrera jarraituko du zezensuzkoarekin futbol zelaian, afari auogestionatuarekin eta 31192 DJ-en saioarekin 06:00ak arte.
Larunbatean, irailak 5, haur eta gazteentzako zirku tailer batekin hasiko da, 11:30ean. 13:00etan harri-jasotzea egingo da eta, ondoren, kaldereteak frontoian izango dira. Arratsaldean, ‘Los Relocos’ taldearen kontzertuaz eta ‘Noeren arka’ ikuskizunaz disfrutatu ahal izango da. 20:00etan haurren afaria egingo da eta, ondoren, musika izango da protagonista ‘Yatagan’ orkestrarekin. Eguna amaitzeko, zezensuzkoa, afari autogestionatua eta 31192 DJ-en saio berri bat egongo dira.
Azkenik, aurtengo jaiak irailaren 6an, igandea, amaituko dira, kirola, tradizioa eta musika uztartuko dituen egitarauarekin. 11:00etan futbol txapelketa jokatuko da eta 12:30ean meza eta prozesioa egingo dira. Ondoren, 13:30ean, Aranguren Ibarreko musika bandaren kontzertua izango da. Arratsaldean, mus finala jokatuko da eta, 18:00etan, ‘A Toda Madre’ mariatxien kontzertua egongo da. Jai-egitaraua 21:15ean amaituko da, sari banaketarekin eta su artifizialekin.
‘Joan eta etorri’ zerbitzua
‘Joan eta etorri’ zerbitzua ostiralean eta larunbatean egongo da eskuragarri eta Arangurenetik 23:30ean irtengo da bi egunetan. Ostiralean, 03:30ean eta 07:00etan itzuliko da Taxoaretik. Larunbatean, aldiz, 03:30ean eta 06:15ean.
Izen-emateak eta bazkari herrikoiak
Herri-bazkari eta afariak, herri-saiheskia eta herri-kaldereteak egiteko, aldez aurretik izena eman beharko da tajonar.reservas24h.es web orrialdearen bidez. Aplikazioan alta emanez, ‘Inskripzioak’ atalean sartu ahal izango da. Izena emateko epea bihar, abuztuaren 28an, amaituko da. Edozein kontsulta egiteko, interesdunek Taxoare Kontzejuarekin jar daitezke harremanetan, concejotajonar@hotmail.com posta elektronikoaren bidez.
Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzutik herritar guztiak jai hauetaz arduraz eta errespetuz gozatzera gonbidatzen ditugu.
OHARRA: Ekitaldi publikoei eta iraunkortasunari buruzko foru dekretua dela eta, bazkari autogestionatuetara berriz erabiltzeko ontziteriarekin joatea beharrezkoa da.