3. TAXOARE-TAXOAREKO MENDIAK-LABIANO
Txangoak
Distantzia guztira: 8.100 m.
Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta zaldiz.
Malda: 260 m.
Zailtasun-maila: Erraza.
Denbora, oinez joanez gero: 90 minuntu.
Ibilbide honek Taxoareko mendiak alderik alde zeharkatzeko aukera emanen digu; Aranguren eta Noain-Elortzibar banatzen dituzte mendi horiek. Behealdean, lur landuak, landatutako pinudiak, hariztiak, larreak, lauguneak eta zuhaixkaguneak zeharkatzen ditu ibilbideak. Hango landaretzaren faseak hauteman daitezke, eta batez ere landaretza horren eta landatutako pinuen arteko alde handia. Izan ere, oihanpe urria izan ohi dute
pinuek, eta sasia besterik ez da ia izaten; haritz- eta arte-oihanetan, aldiz, ezpela, elorri zuria, lastodunak eta hainbat lore klase aurki daitezke.
Bidean, 736 m-ko garaiera erdiesten da, eta Arangurenen eta Elortzibarren gaineko ikuspegi zoragarriak daude handik.