4. TAXOARE-MENDI HANDIA-TAXOARE
Txangoak
Distantzia guztira: 6.000 m.
Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta zaldiz.
Malda: 100 m.
Zailtasun-maila: erraza.
Denbora, oinez joanez gero: 1 ordu eta 50 minutu.
Taxoareko mendietako Mendi Handian zehar ibiliko gara ibilbide honetan. Mendi Handian, Aranguren ibarreko oihangintzan egin den lanik txukunenaz gozatuko dugu; oihangintza-lanei esker, landaretza autoktonoa epe motzean berreskuratzea lortu da. Labore-soroetatik eta larreetatik abiatzen da ibilbidea, eta, ondoren, birlandatutako pinudi bat eta landaretza autoktonoko eremu bat igaroko ditugu; zuhaitz-estratuak eta haiek nola garatzen diren ikusteko parada izanen dugu. Haritzak eta arteak nagusitzen dira, ibarreko landaretzarekin
harmonian.
Taxoare herriaren gaineko ikuspegi ederrez gozatuko dugu, eta garbi-garbi ikusiko ditugu, halaber, Iruñea hegoaldea eta Aranguren ibarreko zati bat.