5. LABIANO-ARANGURENGO MENDIAK-ILUNDAIN

Txangoak

Distantzia guztira: 7.400 m.

Itinerario 5

Itinerario 5

Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta zaldiz.

Malda: 260 m.

Zailtasun-maila: erraza.

Denbora, oinez joanez gero: 85 minutu.

Ibilbide honek Arangurengo mendiak gailurretik zeharkatzen ditu, Labianoko erdigunetik abiatuta. Arangurengo mendietako gailurrik altuenak erdietsiko ditugu, eta GR-220 bidearekin topo eginen dugu. Oihan autoktonoak zein landatutakoak ikusiko ditugu, eta paisaiak kalitate handia du (Iruñerriko eta Izagaondoko ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu); bestalde, handia da paraje horietako bioaniztasuna. Horretaz ohartuko gara ibilbidean aurrera egin ahala; izan ere, ugariak dira labore-lurrak eta txaradia, landatutako pinuak eta haritzak nahasian, haritzak behealdean eta pinu gorriak goialdean ageri dituzten mendi-hegalak, pago, ezki, gurbeondo eta astigarrekin

Ecolan

Ecolan

nahasirik. Oihanpean, ezpela, genista eta ipurua ikus daitezke.

5. Ibilbidearen argibide-taula (Tamaina 71 kb)

Volver arriba