8. SADAR IBAIKO IBAI-IBILALDIA
Txangoak
Distantzia guztira: 1.500 m.
Ibilbidea egiteko aukerak: oinez eta mendiko bizikletaz.
Malda: 8 m.
Zailtasun-maila: erraza.
Denbora, oinez joanez gero: 25 minutu.
Mutiloabeitin hasi eta Iruñeko mugan bukatzen da ibilbide hau. Sadar ibaiaren ondotik igarotzen da; horrenbestez, ibai-ekosistemak ezagutzeko aukera izanen dugu.
Hasierako zatian, ibaia “hiritarrago” ageri zaigu: makalak, sahatsak eta lizarrak ikusiko ditugu. Bukaera aldera, berriz, bestelako zuhaitz eta zuhaixkak ikusiko
ditugu: elorriak, basaranak eta intsusa. Horiek guztiek oso ekosistema aberats eta dinamikoa osatzen dute; bestalde, ugariak dira animalia ornodunak.