HIRI KANPALDI 2016
HIRI KANPALDIA 2016
UZTAILAK 18tik IRAILAREN 2ra
AURRE-INSKRIPZIOAK:
MAIATZAREN 16TIK 18RA
012ra DEITUZ
ORDUTEGIA 8:00-19:00
INFORMAZIO GEHIAGO:
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
MUTILOA PLAZA
TFNO: 948 151382
ZER DA?
- Haur eta gazteentzako zerbitzua da, aisialdiko baliabide batean parte hartzeko aukera ematen baitie.
- Aranguren Ibarreko familientzako zerbitzua da, uda sasoiko denbora tarte batez euren familiako bizia eta lana bateratzeko aukera ematen baitu.
EGITARAUA
- Gaikako tailerrak eta aisialdi eta kirol jarduerak garatuko dira zeharkako gaien lanketaren bitartez (kulturartekotasuna, ingurumena, baterako hezkuntza … etab).
- Baldintza meteorologikoek aukera ematen badute, jarduerak egingo dira igerilekuan.
- Hizkuntza modalitatea:
– Gaztelaniazko taldea: ingelesezko eguneko jarduera batekin.
– Euskarazko taldea: ingelesezko eguneko jarduera batekin.
– Ingeleseko taldea: jarduera guztiak ingelesez.
NORENTZAKO?
- Aranguren Ibarrean erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko haur guztientzako (2004 eta 2012 urteen bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne).
- H.B.B.ak dituzten haurrak onartuko dira.
NOIZ?
- Uztailak 18tik irailak 2ra (astelehenetik ostiralera egutegiko jaiegunak errespetatuz).
NON?
- Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoan.
ZEIN ORDUTEGITAN?
- Jantoki zerbitzuarekin:
– Goizeko 7:45etik 15:15era
- Jantoki zerbitzurik gabe:
– Goizeko 7:45etik 14:00etara
Sarrera goizeko 7:45etik 9:00etara egin ahalko da eta irteera, jantoki zerbitzurik gabe, 13:30etik 14:00etara, eta jantoki zerbitzuarekin, 14:30etik 15:15era.
ZENBAT DA?
- Hiri kanpaldiaren prezioa ondorengoa da:
– Haur bat: 47 € asteko.
– Bi Haur: 83,50 € asteko.
– Hiru haur: 109,50 € asteko.
Prezio horiek seme-alaba parte hartzaile bat baino gehiago duten familien mesedetan ezarri dira.
- Jantoki Zerbitzua AUKERAN:
– Haur bakoitzeko asteko prezioa: 30 €.
Aukeratutako asteak jaiegunen bat baldin badu, prezioa proportzioan egokituko da.
NOLA?
- Aste bakoitzean gehienez 100 pertsonek parte hartuko dute.
- Neska-mutilak taldeka banatuko dira hurrengo irizpideen arabera:
o Adina:
– A TALDEA: 4-6 urte bitarteko taldea (2010-2011-2012 urteetan jaiotako haurrak)
– B TALDEA: 7-9 urte bitarteko taldea (2007-2008-2009 urteetan jaiotako haurrak)
– C TALDEA: 10-12 urte bitarteko taldea (2004-2005-2006 urteetan jaiotako haurrak)
o Hizkuntza-modalitatea::
– Gaztelania: egunero ingeleseko jarduera batekin.
– Euskara: egunero ingeleseko jarduera batekin.
– Ingelesa: Ulermen eta hizketa maila onarekin.
AURRE-INSKRIPZIOAK
- Familia unitate bakoitzak bere seme-alabentzako aurre-inskripzio bakarra egingo du, ez bada horietako bakoitzak aste ezberdinetan parte hartzea nahi duela. Kasu horretan, bakoitzari izenemate bat egingo dio.
- Hiri kanpaldiak iraungo dituen 7 asteetatik, familia bakoitzak gehienez 4 aukeratu ahalko ditu, jarraituak izan behar ez dutelarik. Aukeratutako asteak gurasoentzako lehentasun hurrenkeraren arabera jarriko dira. Udalak, eskaera orokorraren arabera, aste bat bermatuko du.
- Aurre-inskripzioa 012ra deituz egingo da.
- Epez kanpoko izenemateak ez dira onartuko
OHARRA: Bikoiztutako izenemateren bat egongo balitz, kode zenbaki txikienekoa hartuko da kontuan.
ZOZKETA
- Familiek lehen postuan aukeratutako asteari lehentasuna emango zaio, libre geratzen diren gainontzeko plazak zozketatuko direlarik, beti aste bakoitzerako eskaera orokorraren arabera.
- Maiatzak 25ean, asteazkena, egingo da asteko 100 plazen zozketa. Goizeko 12:00etan, Aranguren Ibarreko udaleko Osoko Bilduren aretoan.
- Maiatzak 27an, ostirala, goizeko 12:00etan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko dira.
MATRIKULA
- Ekainak 1etik 3ra (biak barne), Oinarrizko gizarte Zerbitzuan egingo da.
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara. OHARRA: 1ean eta 2an, 17:00etatik 19:00etara ere egongo gara.
- Matrikula egiteko inprimakiak Udaleko webgunean jaitsi ahalko dira: www.aranguren.es, maiatzaren 27tik aurrera eta ekainaren 3ra arte.
- Beharrezkoa izango da:
o Neska edo mutilaren karnet tamainako argazkia.
o Haurra onuradun gisa agertzen den osasun txartelaren fotokopia.
o Ordainagiria (OGZko kontu korrontean ordainketa egitea aukeratzen bada).
- Familiaren batek ezarritako epean matrikula egingo ez balu, aurre-inskripzioa bertan behera utzi eta plaza itxaron zerrendarekin beteko da.
- Asteko 100 plazak beteko ez balira, ez da berriro izenemateko epea irekiko.
- Udalarenak ez diren arazoak direla eta, familiaren batek matrikula egin ondoren baja ematen badu edo ez badu udalekuan parte hartzen, ez da ordaindutakoa itzuliko (ezinbesteko kasuetan izan ezik: haurraren edo horren guraso edo tutoreen ospitaleratze kasuak, adibidez).