2016ko apirilak 28

HIRI KANPALDI 2016

HIRI KANPALDIA 2016 (3,05MB)

HIRI KANPALDIA 2016

UZTAILAK 18tik IRAILAREN 2ra

AURRE-INSKRIPZIOAK:

MAIATZAREN 16TIK 18RA

012ra DEITUZ

ORDUTEGIA 8:00-19:00

INFORMAZIO GEHIAGO:

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

MUTILOA PLAZA

TFNO: 948 151382

ZER DA?

  • Haur eta gazteentzako zerbitzua da, aisialdiko baliabide batean parte hartzeko aukera ematen baitie.
  • Aranguren Ibarreko familientzako zerbitzua da, uda sasoiko denbora tarte batez euren familiako bizia eta lana bateratzeko aukera ematen baitu.

EGITARAUA

  • Gaikako tailerrak eta aisialdi eta kirol jarduerak garatuko dira zeharkako gaien lanketaren bitartez (kulturartekotasuna, ingurumena, baterako hezkuntza … etab).
  • Baldintza meteorologikoek aukera ematen badute, jarduerak egingo dira igerilekuan.
  • Hizkuntza modalitatea:

–         Gaztelaniazko taldea: ingelesezko eguneko jarduera batekin.

–         Euskarazko taldea: ingelesezko eguneko jarduera batekin.

–         Ingeleseko taldea: jarduera guztiak ingelesez.

NORENTZAKO?

  • Aranguren Ibarrean erroldatutako 4 eta 12 urte bitarteko haur guztientzako (2004 eta 2012 urteen bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne).
  • H.B.B.ak dituzten haurrak onartuko dira.

NOIZ?

  • Uztailak 18tik irailak 2ra (astelehenetik ostiralera egutegiko jaiegunak errespetatuz).

NON?

  • Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoan.

ZEIN ORDUTEGITAN?

  • Jantoki zerbitzuarekin:

–          Goizeko 7:45etik 15:15era

  • Jantoki zerbitzurik gabe:

–          Goizeko 7:45etik 14:00etara

Sarrera goizeko 7:45etik 9:00etara egin ahalko da eta irteera, jantoki zerbitzurik gabe, 13:30etik 14:00etara, eta jantoki zerbitzuarekin, 14:30etik 15:15era.

ZENBAT DA?

  • Hiri kanpaldiaren prezioa ondorengoa da:

–          Haur bat: 47 € asteko.

–          Bi Haur: 83,50 € asteko.

–          Hiru haur: 109,50 € asteko.

Prezio horiek seme-alaba parte hartzaile bat baino gehiago duten familien mesedetan ezarri dira.

  • Jantoki Zerbitzua AUKERAN:

–          Haur bakoitzeko asteko prezioa: 30 €.

Aukeratutako asteak jaiegunen bat baldin badu, prezioa proportzioan egokituko da.

NOLA?

  • Aste bakoitzean gehienez 100 pertsonek parte hartuko dute.
  • Neska-mutilak taldeka banatuko dira hurrengo irizpideen arabera:

o        Adina:

–         A TALDEA: 4-6 urte bitarteko taldea (2010-2011-2012 urteetan jaiotako haurrak)

–         B TALDEA: 7-9 urte bitarteko taldea (2007-2008-2009 urteetan jaiotako haurrak)

–         C TALDEA: 10-12 urte bitarteko taldea (2004-2005-2006 urteetan jaiotako haurrak)

o        Hizkuntza-modalitatea::

–         Gaztelania: egunero ingeleseko jarduera batekin.

–         Euskara: egunero ingeleseko jarduera batekin.

–         Ingelesa: Ulermen eta hizketa maila onarekin.

AURRE-INSKRIPZIOAK

  • Familia unitate bakoitzak bere seme-alabentzako aurre-inskripzio bakarra egingo du, ez bada horietako bakoitzak aste ezberdinetan parte hartzea nahi duela. Kasu horretan, bakoitzari izenemate bat egingo dio.
  • Hiri kanpaldiak iraungo dituen 7 asteetatik, familia bakoitzak gehienez 4 aukeratu ahalko ditu, jarraituak izan behar ez dutelarik. Aukeratutako asteak gurasoentzako lehentasun hurrenkeraren arabera jarriko dira. Udalak, eskaera orokorraren arabera, aste bat bermatuko du.
  • Aurre-inskripzioa 012ra deituz egingo da.
  • Epez kanpoko izenemateak ez dira onartuko

OHARRA: Bikoiztutako izenemateren bat egongo balitz, kode zenbaki txikienekoa hartuko da kontuan.

ZOZKETA

  • Familiek lehen postuan aukeratutako asteari lehentasuna emango zaio, libre geratzen diren gainontzeko plazak zozketatuko direlarik, beti aste bakoitzerako eskaera orokorraren arabera.
  • Maiatzak 25ean, asteazkena, egingo da asteko 100 plazen zozketa. Goizeko 12:00etan, Aranguren Ibarreko udaleko Osoko Bilduren aretoan.
  • Maiatzak 27an, ostirala, goizeko 12:00etan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko dira.

MATRIKULA

  • Ekainak 1etik 3ra (biak barne), Oinarrizko gizarte Zerbitzuan egingo da.
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara. OHARRA: 1ean eta 2an, 17:00etatik 19:00etara ere egongo gara.
  • Matrikula egiteko inprimakiak Udaleko webgunean jaitsi ahalko dira: www.aranguren.es, maiatzaren 27tik aurrera eta ekainaren 3ra arte.
  • Beharrezkoa izango da:

o        Neska edo mutilaren karnet tamainako argazkia.

o        Haurra onuradun gisa agertzen den osasun txartelaren fotokopia.

o        Ordainagiria (OGZko kontu korrontean ordainketa egitea aukeratzen bada).

  • Familiaren batek ezarritako epean matrikula egingo ez balu, aurre-inskripzioa bertan behera utzi eta plaza itxaron zerrendarekin beteko da.
  • Asteko 100 plazak beteko ez balira, ez da berriro izenemateko epea irekiko.
  • Udalarenak ez diren arazoak direla eta, familiaren batek matrikula egin ondoren baja ematen badu edo ez badu udalekuan parte hartzen, ez da ordaindutakoa itzuliko (ezinbesteko kasuetan izan ezik: haurraren edo horren guraso edo tutoreen ospitaleratze kasuak, adibidez).
Volver arriba