2019ko apirilak 4

HELDUENTZAKO ZAHARBERRITZE ETA PINTURA IKASTAROAK

Foto noticia

Zaharberritze ikastaroa
(100 ordu)

Mota guztietako gauzak zaharberritzeko, birziklatzeko, garbitzeko edo berreraikitzeko teknikak ikasteko. Horien berreskurapenerako pipien kontrako tratamenduak erakutsiko dira, baita bernizatzeko, tapizatzeko edo bestelako materialez estaltzeko teknika ezberdinak ere.

Aranguren Ibarrean erroldatuak: 168€

Aranguren Ibarrean erroldatu gabeak: 336€

ORDUTEGIAK:

  • 1 Taldea: asteazkena 09:30- 13.00.
  • 2 Taldea: asteazkena 16:30 – 20:00.
  • 3 Taldea: ostirala 09:30 – 13:00.
  • 4 Taldea: ostirala 16:30 – 20:00

DATAK:

  • 1 eta 2 Taldeak: hasiera urriak 2an.
  • 3 eta 4 Taldeak: hasiera urriak 4ean

Lekua: Idoi plazako etxabea (Mutiloa).

Emalea: Elur Ulibarrena.

Taldeak: gehienez 17 pertsona.

Pintura ikastaroa

Pintura (120 ordu)

Pinturako teknika ezberdinen ikasketa eta hobekuntzarako: oihal gaineko olio-pintura, akuarela, ikatz-marrazkiak… etab.

Aranguren Ibarrean erroldatuak: 227€

Aranguren Ibarrean erroldatu gabeak: 454€

DATAK:

Hasiera urriak 1ean.

ORDUTEGIAK:

  1. Taldea: astearte eta osteguna, 10:00 – 12:00
  2. Taldea: astearte eta osteguna, 16:00 – 18:00
  3. Taldea: astearte eta osteguna, 18:00 – 20:00

Lekua: Idoi plazako etxabea (Mutiloa).

Emalea: Isabel Erro.

Taldeak: gehienez 12 pertsona.

Pertsona bakoitzak gehienez bi parte hartzaileen izenak eman ahalko ditu ondorengo datuak erraztuaz: ikastaroa (taldea eta ordutegia), izen eta abizenak, jaiotze data, erroldatua den, telefono zenbakia (sms bidezko abisuetarako, eman mugikorra), eta kreditu txartelaren zenbakia (ordainketa bakarra egiten bada) edo kontu korronteko zenbakia (ordainketa zatika egiten bada).

IZEN-EMATEAK 012AREN BIDEZ EGINGO DIRA 8:00etatik 19:00etara

Ekainaren 5 eta 6an Aranguren Ibarrean erroldaturik daudenentzako.

Erroldaturik ez dauden pertsonek, interesa badute eta plazak gelditzen baldin badira, ekainaren 7an eman ahalko dute izena 012aren bidez.

GARRANTZITSUA: 012ra deitzen denean eta plaza baieztatzen denean, momentuan bertan egingo da ikastarorako matrikula kreditu txartelaren bidezko ordainketa bidez, 50 € erroldatuentzako eta 100 € erroldatu gabeentzako.

*matrikularen kopurua aurrean zehazten den ikastaroaren prezio osotik deskontatuko da.

Kontuan izatekoak:

  • Plazak mugatuak izango dira eta izen emateko hurrenkeraren araberakoak.
  • Ikastaroak atera ahal izateko, bertan izena eman duten pertsonen %75 Aranguren Ibarrean erroldatuak izan beharko dute.
  • 65 urtetik gorako erroldatutako pertsonek %50eko beherapena izango dute kuotetan.
  • Ikastaroan baja ematekotan ez da matrikularen itzulketa aurreikusten.
  • Oharra: 2018-2019 ikasturtetik aurrera, zaharberritze eta pintura ikastaroak kultura arloak antolatuko ditu.
Volver arriba