HELDUENTZAKO ZAHARBERRITZE ETA PINTURA IKASTAROAK
Zaharberritze ikastaroa
|
Pintura ikastaroaPintura (120 ordu) Pinturako teknika ezberdinen ikasketa eta hobekuntzarako: oihal gaineko olio-pintura, akuarela, ikatz-marrazkiak… etab. Aranguren Ibarrean erroldatuak: 227€ Aranguren Ibarrean erroldatu gabeak: 454€ DATAK: Hasiera urriak 1ean. ORDUTEGIAK:
Lekua: Idoi plazako etxabea (Mutiloa). Emalea: Isabel Erro. Taldeak: gehienez 12 pertsona. |
Pertsona bakoitzak gehienez bi parte hartzaileen izenak eman ahalko ditu ondorengo datuak erraztuaz: ikastaroa (taldea eta ordutegia), izen eta abizenak, jaiotze data, erroldatua den, telefono zenbakia (sms bidezko abisuetarako, eman mugikorra), eta kreditu txartelaren zenbakia (ordainketa bakarra egiten bada) edo kontu korronteko zenbakia (ordainketa zatika egiten bada).
IZEN-EMATEAK 012AREN BIDEZ EGINGO DIRA 8:00etatik 19:00etara
Ekainaren 5 eta 6an Aranguren Ibarrean erroldaturik daudenentzako.
Erroldaturik ez dauden pertsonek, interesa badute eta plazak gelditzen baldin badira, ekainaren 7an eman ahalko dute izena 012aren bidez.
GARRANTZITSUA: 012ra deitzen denean eta plaza baieztatzen denean, momentuan bertan egingo da ikastarorako matrikula kreditu txartelaren bidezko ordainketa bidez, 50 € erroldatuentzako eta 100 € erroldatu gabeentzako.
*matrikularen kopurua aurrean zehazten den ikastaroaren prezio osotik deskontatuko da.
Kontuan izatekoak:
- Plazak mugatuak izango dira eta izen emateko hurrenkeraren araberakoak.
- Ikastaroak atera ahal izateko, bertan izena eman duten pertsonen %75 Aranguren Ibarrean erroldatuak izan beharko dute.
- 65 urtetik gorako erroldatutako pertsonek %50eko beherapena izango dute kuotetan.
- Ikastaroan baja ematekotan ez da matrikularen itzulketa aurreikusten.
- Oharra: 2018-2019 ikasturtetik aurrera, zaharberritze eta pintura ikastaroak kultura arloak antolatuko ditu.