2021eko urtarrilak 28

INAUTERIETAKO TAILERRA 2021 – Informazioa eta izen emateak

Foto noticia

Aste honetan zehar inauteriez gozatuko dugu. Egunero jarduera ezberdin eta oso dibertigarriak egingo ditugu. Jolasean eta mozorro ezberdinak eginez gozatuko dugu: maskarak… Nekazal giroko inauterietara hurbildu eta pertsonai ezberdinak ezagutuko ditugu. Osagarri pilarekin photocalla ere egingo dugu, ginkana eta ongi pasatzeko jolasak.

INAUTERIETAKO TAILERRA 2021

(2009 eta 2017 bitartean, biak barne, jaiotakoentzako)

PDF INAUTERIETAKO TAILERRA (710KB)

EGUNAK

PREZIOA

LEKUA

1. AUKERA:

5 EGUN

HIZKUNTZAK AUKERAN: GAZTELANIA EDO EUSKARA

Otsailaren 15etik 19ra

9:00etatik 14:00etara

(5 egun: astelehenetik ostiralera)

ERROLDATUAK: 30 € haurra

ERROLDATU GABEAK: 60 € haurra*

**Tailerrean izena ematen duen 3. semealabatik aurrera, %25eko beherapena**

IRULEGI IKASTETXE PUBLIKO BERRIA (Mutiloa)

2. AUKERA:

3 EGUN

HIZKUNTZAK AUKERAN: GAZTELANIA EDO EUSKARA

Otsailak 15, 16 eta 17

9:00etatik 14:00etara

(3 egun: astelehen, astearte eta asteazkena)

ERROLDATUAK: 18 € haurra

ERROLDATU GABEAK:  36 € haurra*

**Tailerrean izena ematen duen 3. semealabatik aurrera, %25eko beherapena**

 

  • IZEN EMATEAK ETA ORDAINKETA: 012 telefonora deituaz 8:00etatik 18:00etara
      • Otsailak 9, asteartea, eta 10, asteazkena, erroldatuentzat
      • Otsailak 11, osteguna, erroldatu gabeak (Beti ere plaza guztiak erroldatutako haurrekin bete ez badira)
    • OHARRA: Deia egiten duen pertsonak soilik familia unitate bereko haurren izenak eman ahalko ditu.
  • TAILERRETAN BAJA IZATEKO ARRAZOIAK:
    • Behin tailerra hasita, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (948 151 382 telefonoan 9:00etatik 14:00etara) aurretik ez jakinarazitako ez bertaratzeak haurraren baja automatikoa ekarriko du eta ez da dirua itzuliko
    • Familiaren bat matrikula egin ondoren baja izango balitz edota Udalarena ez den arrazoien batengatik Tailerrera joaten ez bada, ez zaio ordaindutako dirua itzuliko (ezinbesteko arrazoiengatik izan bada ezik, adibidez, haurraren edota gurasoen ospitalizazioa).

Animatu parte hartzera!! Zure zain gaituzu!!

INAUTERIETAKO TAILERRAREN GARAPENA EGUNGO OSASUN-GOMENDIOEN MENDE EGONGO DA, ETA ARAUDIAREN ARABERA ADIERAZITAKO HIGIENE- ETA SEGURTASUN-NEURRI GUZTIAK IZANGO DITU.

 

Volver arriba