2026ko abuztuak 31

Mutiloak ‘pump track’ zirkuitu berria estreinatuko du Esteban Abaden klase magistralekin

Instalazio berria 31192 Gaztegunearen kanpoaldean dago eta irailaren 2an, asteazkenean, inauguratuko da, adin desberdinetako haur eta gazteei zuzendutako doako jarduera batekin.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak irailaren 2an, asteazkenean, 18:00etan, Mutiloako ‘pump track’ berria inauguratuko du. Kirol-zirkuitua 31192 Gaztegunearen kanpoaldean dago eta Ibarreko herritarren aisialdi aktiborako eta aire zabaleko kirolerako eskaintza zabaltzea du helburu.

Inaugurazioa dela eta, Espainiako txapelduna eta  Munduko Txapelketetan Espainiako ordezkaria izan den Esteban Abadek emandako klase magistrala hartuko du pista berriak. Hala, jardueran parte hartzen dutenek kirol-modalitate honetaz modu seguruan gozatzeko hainbat teknika ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango dute.

Jardunaldia bi saiotan egingo da, adin-talde desberdinetara egokituta:

  • 18:00etan: 6 eta 9 urte bitartekoentzat.
  • 19:00etan: 10 urtetik aurrera.

Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, honako esteka honen bidez: https://forms.gle/C6NFpcCkQ67pgDuY7

Parte hartzeko, kaskoa eta eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gainera, Gazteria Zerbitzuak ukondokoak eta belaunekoak ere eramatea gomendatzen die interesa duten pertsonei, jarduera ahalik eta modu seguruenean egiteko.

Aranguren Ibarreko Gazteria Zerbitzuak herritar guztiak parte hartzera eta diziplina hau probatzera animatzen ditu!

 

Volver arriba