2021eko apirilak 23
Formakuntza moduluak menpekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko
Arangurengo Ibarreko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak menpekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko formakuntza moduluak antolatu ditu. Maiatzaren 11tik ekainaren 17ra izango dira, 9:00etatik 14:15etara. Izen emateak apirilaren 30a baino lehen egin beharko dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara hurbilduz edo deituz (948 151 382).
Aranguren Ibarrean erroldaturik dauden pertsonentzako zuzendurik daude moduluak, eta ikastaroa egin ahal izateko hurrengo baldintzetako bat bete beharko dute:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
- 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- Familia eta arlo profesional bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- Erdiko mailako formazio zikloetara sartzeko ikasketa baldintza betetzea edo hezkuntza administrazioek araututako probak gainditu izana.
- 25 edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta izatea.
- Beharrezko gaitasun gakoak izatea.
Formazioak bi formakuntza modulu izango ditu:
- FM 1017 Instituzioetan higienearen eta elikaduraren arloko arreta emateko esku-hartzea (70 ordu).
- FM 1018 Instituzioetan arreta sozio-sanitarioa emateko esku-hartzea (70 ordu).
