Manuel Romerok Udalaren konpromisoa sinatu du, toki-administrazioan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna egon dadin
Hau da, hain zuzen ere, udaleko langileentzako Berdintasun Plana egiteko prozesuaren faseetako bat. Udalak hilabete batzuk daramatza plan horretan sartuta, eta lau urteko indarraldia izango du. Urte honen amaierarako prest egotea aurreikusten da.
Dokumentu honen helburua Udalean langileak kudeatzeko egiten diren prozesu guztietan tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa bermatzen laguntzen duten ekintzak arautzea da.
Fase desberdinak:
Plana egin aurretik, egungo errealitatearen diagnostikoa egiten hasiko gara. Gainera, Berdintasun Planaren talde eragilea eratuko da. Talde hori, oro har, Arangurengo Udalean Aukera Berdintasuna sustatzeaz arduratuko da, eta lanaren antolaketan kultura berri baten oinarriak ezarriko ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra bultzatzeko. Udaleko ordezkariek eta udaleko langileen legezko ordezkariek osatuko dute talde hori. Aldi berean, berdintasunaren arloko prestakuntza emango zaie bai talde eragileari bai plantillari, eta hedapen eta komunikazio kanpaina bat egingo da planaren neurriak ezagutarazteko.