2021eko ekainak 30

Aranguren Ibarrean ere, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Foto noticia

Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, deigarria da kolektibo baten eskubideak ez direla beti errespetatu eta, gaur egun ere, diskriminaziozko tratu desberdina ematen zaiola.

Hori dela eta, FEMPek maiatzaren 11ko bileran Gobernu Batzordeak onartutako adierazpen instituzionala jaso du. Bertan, kezka berezia agertzen da gorrotoaren diskurtsoaren gorakadaren aurrean, eta erakundeei eta gizarte zibilari eskatzen zaie areagotu dezatela jardunbide hobeen trukeari buruzko lana eta indartu dezatela lankidetza arrazismoaren, xenofobiaren, homofobiaren, transintfobiaren eta beste forma batzuen aurkako borrokan.
Hala, ekainaren 28ko ospakizuna dela eta, “LGTBI eskubideak giza eskubideak dira eta beti izango dira” adierazpen instituzionalari atxikitzeko gonbita egin da. Adierazpen hori erantsi da, eta, horrela, erakunde honi berdintasunarekiko, eskubideen unibertsaltasunarekiko eta pertsona horien aurkako edozein diskriminazio mota irmoki gaitzesteko konpromisoa gehitzeko.

Gainera, Aranguren Haraneko Udalak LGTBI banderaren koloreak dituen argiztapena erakutsiko du datozen egunetan.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Volver arriba