Ludotxiki (Azaroa-Ekaina)
Ludotxikia Aranguren Ibarrean erroldatutako haurrei zuzendutako jolaserako gunea da, 0-3 urte bitartekoentzat. Gune horretara, haurrek beti heldu batekin joan behar dute eta heldu horrek haurra bere zaintzapean izan beharko du.
Ludotxikia Mutiloako Kultur Etxeko kanpoko gelan dago (Eguzki Plazan). Edukiera indarrean dagoen araudiaren araberakoa.
HASIERA:
- Azaroak 2 (asteartea)
- Bukaera: 2022ko ekainak 17.
- Egunak: astearte eta ostegunetan.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Kuota: 10€.
KUOTA ORDAINKETA: Jarduera burutuko den gelara joan eta lehenengo egun horretan ordainduko da, han bertan.
IZEN-EMATEAK
TXALOPOTE LUDOTEKA, LARUNBATETAKO LUDOTEKA ETA LUDOTXIKIA, Irailak 28 eta 29
Telefono hauetara DEITUZ: 948 012 012 (doakoa tarifa finkoa dutenentzat) edo 012 (0,34€/ deia), 8:00etatik 18:00etara.
Plazarik egonez gero, jarduerako lehen egunean izena eman ahalko da.
Plaza mugatuak dira eta behar izanez gero, zozketa eginen da.