2022ko urtarrilak 27

Zaharberritze TAILERRA

Foto noticia

Zaharberritze tailerra, Gabriela Barrio irakasleak emango duena, bigarren lauhilekorako plazak ditu eskeintzeko, erroldatutako pertsonek lehentasuna izanez. Izen-emateak otsailaren 3an eta 4an egin daitezke. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Hona hemen tarifak:

  • Erroldatuak: 90 €
  • Erroldatu gabeak: 180 €

Lauhilekoaren hasiera otsailaren 9an, asteazkena, izango da lehenengo bi taldeentzat eta otsailaren 11n beste bientzat. Ikastaroak 45 ordu iraungo du eta honako ordutegi hauek izango ditu:

  • 1. Taldea: asteazkenetan 9:30etatik 13:00etara
  • 2. Taldea: asteazkenetan 17:00etatik 20:30era
  • 3. Taldea: ostiraletan 9:30etatik 13:00etara
  • 4. Taldea: ostiraletan 17:00etatik 20:30era

KUOTAREN HOBARIAK:

  • %50eko deskontua, aurreko urteetan edo 2021ean 65 urte edo gehiago bete eta Ibarrean erroldatuta dauden pertsonentzat, betiere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriak ez badu gainditzen familia-unitateko kide bakoitzeko lanbide arteko gutxieneko soldata.
  • Hobari-eskaera 2020. urteko errenta-aitorpenaren kopia batekin egin beharko da
Volver arriba