2022ko urtarrilak 27
Zaharberritze TAILERRA
Zaharberritze tailerra, Gabriela Barrio irakasleak emango duena, bigarren lauhilekorako plazak ditu eskeintzeko, erroldatutako pertsonek lehentasuna izanez. Izen-emateak otsailaren 3an eta 4an egin daitezke. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Hona hemen tarifak:
- Erroldatuak: 90 €
- Erroldatu gabeak: 180 €
Lauhilekoaren hasiera otsailaren 9an, asteazkena, izango da lehenengo bi taldeentzat eta otsailaren 11n beste bientzat. Ikastaroak 45 ordu iraungo du eta honako ordutegi hauek izango ditu:
- 1. Taldea: asteazkenetan 9:30etatik 13:00etara
- 2. Taldea: asteazkenetan 17:00etatik 20:30era
- 3. Taldea: ostiraletan 9:30etatik 13:00etara
- 4. Taldea: ostiraletan 17:00etatik 20:30era
KUOTAREN HOBARIAK:
- %50eko deskontua, aurreko urteetan edo 2021ean 65 urte edo gehiago bete eta Ibarrean erroldatuta dauden pertsonentzat, betiere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriak ez badu gainditzen familia-unitateko kide bakoitzeko lanbide arteko gutxieneko soldata.
- Hobari-eskaera 2020. urteko errenta-aitorpenaren kopia batekin egin beharko da