TAILERRA: Adingabeeb alkohol-kontsumoa prebenitzea

2025eko ekainak 4 | 18.00etatik 20.00etara.

Mutiloa jarduera anitzeko gela

Foto evento
  • Sarreren salmenta: 948012012 telefonora deituz, 8.00etatik 18.00etara.
  • Izen-emate: 2025eko maiatzaren 28tik eta 30era bitartean.

Udarekin batera guztiok espero ditugun herriko festak iristen dira, lagunekin eta familiarekin gozatzeko uneak.

Etxean, gure seme-alabekin, alkoholari buruz, kontsumitzen denari buruz eta festetan egiten denari buruz hitz egiteko garaia da. Horretarako, 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako prebentzio hitzaldi bat proposatzen dizuegu Gizarte Zerbitzutik, nerabeen artean alkoholaren kontsumoaren prebentzioak duen garrantzia ezagutzeko.

Trebakuntza honen bidez, Aranguren ibarreko familiak alkoholaren kontsumoaren aurrean babesteko faktoreak bultzatu nahi ditugu.

Ondorengo galderei eta antzekoei erantzunen zaie:

  • Zergatik da garrantzitsua alkoholaren kontsumoari aurrea hartzea?
  • Zergatik kontsumitzen dute alkohola nerabe batzuek?
  • Zer egin dezakegu familiatik?
  • Nire semea edo alaba alkohola kontsumitzen egongo al da?

Ikastaro honetan, lasaitasunerako zein alarmarako seinaleak identifikatuko dira, eta adingabeen alkoholkontsumoari aurre egiteko tresnak eskainiko dira.

Emailea: Ilundain Fundazioko Psikologoa.
OHARRA: 12 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, lehentasunez.
Volver arriba