
Udalak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bitartez, udalerriko Haurtzaroaren lehen Diagnostikoa jarri du abian, 0 eta 12 urte bitarteko haurren errealitatea sakon ezagutzeko eta haiei zuzendutako etorkizuneko udal politikak bideratzeko.
Aranguren Ibarra udalerri gaztea da, eta haurren presentzia Nafarroako batez bestekoa baino nabarmen handiagoa da ( %18,29 eta %11,99, hurrenez hurren). Errealitate horrek aukera bat planteatzen du, baina baita ardura bat ere: Ibarreko haurrak nola bizi diren ondo ulertzea, beraien beharrei hobeto erantzun ahal izateko.
Horretarako, Udalak diagnostiko prozesu bat bultzatu du, bakarra Eskualdean, eta ez da datuak aztertzera mugatzen, baizik eta haurren eta haien ingurunearen ahotsa jartzen du erdigunean. Izan ere, diagnostiko hori ez da haurtzaroari buruz egingo soilik, haurtzaroarekin egingo baita.
NORK HARTZEN DU PARTE HAURTZAROAREN DIAGNOSTIKOAN?
Prozesuak ikuspegi berritzaile eta parte-hartzailea du, eta horretan parte hartuko dute haurrek (tailer, ibilaldi eta dinamika egokituen bidez), haien familiek (inkesten eta laborategien bitartez), Ibarreko 3 ikastetxeek, kirol-, kultura- eta gizarte-erakundeek eta udaleko teknikariek. Gainera, haurrei eragiten dieten errealitateen aniztasuna kontuan hartuko da (generoa, adinak, familia-egoera edo kalteberatasun-egoerak). Halaber, emaitzak jendaurrean aurkeztuko dira, erakusketa ibiltari baten bidez. Erakusketa horrek Ibarreko haurtzaroarekin zerikusia duten espazioak zeharkatuko ditu.
Haurtzaroaren Diagnostikoa Ibarra eraikitzeko tresna bat da, askotan erabakietan ahotsik ez dutenak gehiago kontuan hartuko dituena: haurrak. Haurtzaroari entzutea politika publiko hobea egiteko modu bat delako.
Parte hartu nahi duzu?
Familia bazara, haurtzaroarekin lan egiten baduzu edo zure ikuspuntua eman nahi baduzu, hemen klik eginez egin dezakezu.
HAURTZAROAREN DIAGNOSTIKOAREN PROZESUA

Prozesua, pausoz pauso
- Otsaila– martxoa: Prozesua diseinatzea eta Talde Eragilea sortzea.
- Apirila – abuztua: Erakusketa ibiltaria aisialdiko guneetan, kanpalekuetan eta ibilaldi parte hartzeko pasealekuetan.
- Iraila – urria: Tailerrak eta topaketak ikastetxe eta familietan.
- Azaroa: Emaitzen ebaluazioa eta analisia.
- Abendua: Azken diagnostikoaren aurkezpen publikoa.