TAILERRA: Mugikorraren eta ordenagailuaren oinarrizko funtzionamendua
2025eko ekainak 4 - 2025eko ekainak 16 | 11.00etatik 13.00etara.
Erretirodunen elkartea
- Sarreren salmenta: 948 012 012 zenbakira deituz edo rgarralda@aranguren.es helbidera idatziz.
- Zenbatekoa: Dohainik.
- Izen-emate: 2025eko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra.
Tailer honen helburua da adinekoei teknologia hurbiltzea eta gailu eta tresna teknologikoak (hala nola ordenagailua eta mugikorra) erabiltzeko orduan autonomoagoak izateko behar diren baliabideak eskaintzea.
Ordenagailuaren eta mugikorraren oinarrizko erabilerari, posta elektronikoaren erabilerari, artxiboak kudeatzeko eta beste gailu batean argazkiak gordetzeko moduari, WhatsApp, Telpark, Google Maps eta beste aplikazio batzuen erabilerari buruz ikasi eta zalantzak argitu behar dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago, besteak beste.
Tailerra ikasleen ezagutza-beharretara eta erritmora egokituko da.
Tailerra batez ere praktikoa izango da, eta beharrezkoa da parte-hartzaileek erabili nahi duten gailua ekartzea (mugikorra, tableta edo ordenagailua).