2025eko uztailak 24

Eskuragarri 2025eko udako Kultura Zerbitzuko programazioa!

Abuztuan, Mutiloak hainbat zirku-ikuskizun eta aire libreko zinema saio hartuko ditu, publiko guztientzako pentsatutako eskaintza kultural baten barruan.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalak, bere Kultura Zerbitzuaren bidez, 2025eko udako kultura-programazioa aurkeztu du jada. Proposamen askotariko eta doako honek, Mutiloa familia giroan gozatzeko ikuskizunez eta filmekinez beteko du. 

Horrela, zirku garaikideak eta umoreak herria girotuko dute, besteak beste, ‘Proyecto Kavauri’ bezalako konpainiekin, abuztuaren 14an ‘Circo Lullaby’ ikuskizuna eskainiko baitu Mutiloa plazan, familia eta lana uztartzea abentura akrobatiko dibertigarri bihurtzen den ikuskizuna. Bestalde, ‘Circo Txosko’ konpainiak irailaren 2an ‘Oh-pera’ aurkeztuko du, zirku-teknikak, antzerkia eta umorea batzen dituen emanaldia. 

Aire libreko zinema ere protagonista izango da hilabete honetan. Abuztuaren 19an, ‘Gru 4. Mi villano favorito’ filma emango da Mutiloa Plazako Frontoian, publiko guztientzat egokia den saio batean. Bestalde, publiko gazteagoari zuzenduta, abuztuaren 26an ‘Bad Boys: Ride or Die’ filma eskainiko da Eguzki Plazako Frontoian. Filma hau saga ospetsuaren azken atala da, eta ez da gomendagarria 16 urtetik beherakoentzat. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzutik herritarrak kultura-programazio honetan parte hartzera eta gozatzera animatu nahi dira, udako hilabeteetan ibarreko espazioetan aisialdia eta kulturarako sarbidea sustatzeko helburuarekin.  

Volver arriba