Parte hartu Mutiloako elikagai ekologikoen kontsumo-taldearen informazio-bileran!
Herritar guztiei zuzendutako bilera hau datorren asteartean, otsailaren 3an, izango da, 19:00etatik 21:00etara, Aranguren Ibarreko kontsumo-taldearen lokalean.
Tokiko jatorria duten produktu ekologikoen kontsumoa geroz eta gehiago baloratzen da, bai ingurumenean bai inguruko ekonomiaren garapenean duen eragin positiboagatik. Testuinguru horretan, kontsumo-taldeak hurbileko nekazari eta abeltzainek modu ekologikoan ekoitzitako elikagaiak zuzenean eskuratzeko modu antolatu eta jasangarri gisa aurkezten dira.
Horrela, elikagai ekologikoen kontsumo-taldeak tokiko ekoizleekin zuzenean erosketa bateratuak egiteko antolatzen dira, bitartekariak murriztuz eta ekoizten duenaren eta kontsumitzen duenaren arteko harreman hurbilago eta gardenagoa sustatuz. Kontsumo-eredu honek tokiko nekazaritza eta abeltzaintza babesten ditu, ingurumen-aztarna murrizten du eta produktu bakoitza bere sasoi egokienean kontsumitzea bultzatzen du.
Era berean, Aranguren Ibarreko kontsumo-taldearen eskutik, Ingurumen Zerbitzuak informazio-jardunaldi bat antolatu du datorren asteartean, otsailaren 3an, 19:00etatik 21:00etara, kontsumo-taldearen lokalean (Gurutze kalea 9, bis, Mutiloa), taldearen funtzionamendua ezagutarazteko eta interesa duten herritarren zalantzak argitzeko helburuarekin. Horrez gain, bileran zehar taldearen bidez eskuratzen diren produktu ekologikoen aukeraketa baten dastaketa egingo da.
Ingurumen Zerbitzuak herritar guztiak informazio-bilera honetara bertaratzera animatzen ditu, kontsumo arduratsuago eta jasangarriagoa sustatzeko helburuarekin.