Klima eta Energia Jasangarrirako Alkateen Ituna
Igurumena
Klima eta Energia Jasangarrirako Alkateen Ituna mundu mailako ekimena da. Horren bidez, tokiko gobernuek berotegi-efektuko gasak (BEG) murrizteko helburuekin bat egiten dute, eta ikuspegi amankomuna hartzen dute klima-aldaketa arintzeko, honi egokitzeko, bai eta energia-pobreziari aurre egiteko ere.
Udal bakoitzak bere borondatez hartzen duen konpromezu bat da, eta Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plan (KEJEP) batean biltzen da.
Nafarroan, KEJEP-ak udalak taldekatuz egin dira. 8 ildo estrategikoren inguruan egituratzen dira, eta 53 ekintza proposatzen dituzte energiaren, klima-aldaketara egokitutako hirigintzaren, mugikortasunaren, uraren eta hondakinen arloetan, besteak beste.
Aranguren Ibarreko Udalaren Osoko Bilkurak Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitzeko erabakia hartu zuen 2019ko apirilaren 19an, eta KEJEP-ak egin zituen Galar Zendea, Egues Harana eta Noain-Elorz Harana udalekin batera, 2021eko urtarrilean sinatutako hitzarmen baten bidez.