2026ko martxoak 17

Aranguren Ibarra Nafarroako Gobernuaren maskoten identifikazio-erregistroa eguneratzeko ekimenarekin bat egin du

Kanpainak txakur eta katuen jabe diren pertsonei Nafarroako Lagun-Animalien Identifikazio Erregistroan (RIACNA) beraien animalien datuak eguneratuta edukitzeko betebeharra dutela gogorarazten die.

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lagun-Animalien Identifikazio Erregistroa (RIACNA) eguneratzea sustatzeko kanpaina bat jarri du abian, maskoten jabe diren pertsonei beraien animalien identifikazioa eta datuak egunean mantentzearen garrantzia gogorarazteko.

Ekimen hau Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan garatzen da, eta helburua lagun-animalien edukitze arduratsua sustatzea da. Nafarroako lagun-animalien babesari buruzko 19/2019 Foru Legeak eta Nafarroako lagun-animalien identifikazioari buruzko 94/2022 Foru Dekretuak ezartzen duten bezala, jabeek beraien animaliak mikrotxip bidez identifikatu behar dituzte eta datuak eguneratuta eduki behar dituzte erregistro ofizialean.

Hala, txakurren kasuan, kanpainak gogorarazten du derrigorrezkoa dela mikrotxip bidez identifikatuta egotea, RIACNAn datu eguneratuekin erregistratuta egotea eta amorruaren aurkako txertoa jasota izatea; horrez gain, pasaportea eta albaitaritza-kontrol periodikoak ere izan behar dituzte.

Katuen kasuan ere identifikatuta eta erregistratuta egon behar dute, baita esterilizatuta ere kanpora irteteko aukera dutenean, nahi gabeko kumaldiak saihesteko eta kaleko katuen populazioa murrizten laguntzeko.

Erregistroa eguneratuta mantentzeak (jabe-aldaketak, helbide-aldaketak, animaliaren galera edo heriotza barne)  animalia galtzen bada berreskuratzea errazten du, haren ongizatea babesten du eta osasun publikoa zein beste animaliekin bizikidetza hobetzen laguntzen du.

Horrela, Nafarroako Gobernuak izapide hauek egiteko albaitari profesional batengana jo behar dela gogorarazten du, hark arduratuko baita datuak RIACNAn erregistratzeaz edo eguneratzeaz. Betebehar hauek ez betetzeak indarrean dagoen araudia urratzea ekar dezake.

Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen Zerbitzutik Ibarreko maskoten jabe diren pertsonak beraien animalien egoera berrikustera eta identifikazioa zein erregistroa egunean mantentzera animatzen ditugu, edukitze arduratsuaren parte gisa.

Volver arriba