2026ko apirilak 22
Udalak talken aurkako biniloak jarri ditu Ibarreko herrietako markesinetan
Neurri honen helburua hegaztiak kristalen aurkako talketatik babestea da.
Aranguren Ibarreko Udalak, Ingurumen Zerbitzuaren bidez, talken aurkako biniloak jarri ditu Ibarreko herrietako markesinetan. Neurri honen helburua hegaztiak kristalen aurkako talketatik babestea da, izan ere, kristalen aurkako talka dela eta, urtero milioika hegazti hiltzen baitira mundu osoan.
Testuinguru honetan, pantaila akustikoek, markesinek, padel pistak eta kristalezko eraikin edo ateek, askotan, gainditu ezinezko oztopoa suposatzen dute hegaztientzat.
Horrela, Aranguren Ibarreko Udalak markesina bakoitzerako neurrira egindako binilo zeharrargi batzuk jarri ditu Taxoare, Zolina, Labiano eta Aranguren herrietan, Ibarreko ingurumeneko faunaren babeserako neurri gisa.