2026ko maiatzak 7

Eman izena zure seme-alabei 2026ko Udako hiri-Kanpaldian

Jarduera honen izen-emate epea 2026ko maiatzaren 14, 15 eta 18an irekiko da erroldatutako pertsonentzat. Erroldatugabeek, aldiz, maiatzaren 19an eman ahal izango dute izena, betiere plaza libreak geratzen badira.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, beste behin ere, 2026ko Udako Hiri-Kanpaldia antolatu du. Ekimen honen helburu nagusia Ibarreko familien bizitza familiarraren, lanaren eta norberaren arteko bateragarritasuna erraztea da. Ekainaren 22tik uztailaren3ra eta uztailaren 20tik abuztuaren 29ra egingo da, eta 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago (2014 eta 2022 urteen bitartean jaiotakoak, biak barne).

Parte-hartzaileek tailer tematikoak eta jarduera ludiko eta/edo kirol-jarduerak egingo dituzte, haien eguneroko bizitzan funtsezkoak diren eta zeharka lantzen diren kontzeptuen inguruan, hala nola kulturartekotasuna, ingurumenarekiko errespetua edo hezkidetza, besteak beste.

Udalekua gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egin ahal izango da, eta hiru adin-talde egongo dira:

  • A taldea, 4-6 urte: 2020 eta 2022 urteen bitartean jaiotakoak.
  • B taldea, 7-9 urte: 2017 eta 2019 urteen bitartean jaiotakoak.
  • C taldea, 10-12 urte: 2014 eta 2016 urteen bitartean jaiotakoak.

Tailerraren datak:
2026ko ekainaren 22tik uztailaren 3ra eta uztailaren 20tik abuztuaren 28ra.

Ordutegia:

  • Jantoki zerbitzuarekin: 7:45etik 15:15era. (Irteera 14:30etik 15:15era bitartean egin ahal izango da).
  • Jantoki zerbitzurik gabe: 7:45etik 14:00etara. (Irteera 13:30etik 14:00etara bitartean egin ahal izango da).

Bi kasuetan, sarrera 7:45etik 9:00etara bitartean egin ahal izango da.

Lekua:
San Pedro Ikastetxe Publikoa, Mutiloan. Hala ere, jarduerak beste leku batzuetan ere egin daitezke, hala nola igerilekuetan, betiere eguraldiak aukera ematen badu.

Hizkuntza:
Gaztelaniaz edo euskaraz egin daiteke (eguneroko jarduera bat ingelesez barne), edo ingelesez osorik (baldin eta izena ematen duen pertsonak ulermen eta solasaldi maila egokia badu).

Prezioak erroldatutako pertsonentzat:

  • Haur 1: 50€ astean
  • 2 haur: 87,50€ astean
  • 3 haur: 115,62€ astean

Prezioak erroldatu gabeko pertsonentzat:

  • Haur 1: 100€ astean
  • 2 haur: 200€ astean
  • 3 haur: 300€ astean

Jantoki zerbitzuaren prezioa:
Bi kasuetan, jantoki zerbitzuak 47,50€ asteko kostua izango du pertsona bakoitzeko (9,5€ eguneko).

Izena ematea:
948 012 012 (doakoa tarifa laua duten telefonoetarako) edo 012 (0,34€-ko dei-kostua) telefonoetara deituz, 08:00etatik 18:00etara.

  • Erroldatutako pertsonak: 2026ko maiatzaren 14an, 15ean eta 18an.
  • Erroldatugabeko pertsonak: 2026ko maiatzaren 19an, betiere plaza libreak badaude.

Onartutako pertsonek izen-ematea egin bitartean ordaindu beharko dute VISA txartelaren bidez:

  • Erroldatutakoentzat: 2026ko maiatzaren 14an, 15ean eta 18an.
  • Erroldatugabeentzat: 2026ko maiatzaren 19an, plaza libreak badaude.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik familiei gonbidapena luzatzen diegu, euren seme-alabak udaleku honetan izena ematera anima daitezen, eta uda honetan dibertitzeko, ikasteko eta ospatzeko aukera paregabeaz gozatu dezaten!

Kontsulta ezazu informazio guztia hemen klik eginez.

Volver arriba