2026ko ekainak 5

Mutiloako jaiak 2026ko ekainaren 17tik 21era itzuliko dira, adin guztietarako jarduerekin!

Mutiloak berriro ere kontzertuak, haurrentzako jarduerak eta herri-bazkariak hartuko ditu bost jai-egunez.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzuak, Mutiloako Jai Batzordearekin batera, ekainaren 17tik 21era ospatuko diren 2026ko Mutiloako Jaien egitarau ofiziala argitaratu du. Bost egunez, Mutiloako kaleek publiko guztientzako jarduerak eta kontzertuak hartuko dituzte.

Jaiak ekainaren 17an, asteazkenean, 20:00etan, hasiko dira, Udaletxeko balkoitik jaurtiko den ohiko txupinazoarekin. Bertan izango dira Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Gaitariak eta Ibarreko Banda.

Hala ere, egitarauak aurre-jaietako hainbat jarduera ere jasotzen ditu. Horietan, Kauttion tokiko taldea, Aranguren Ibarreko Musika Banda eta El Canto del Loco, Estopa, Fito & Los Fitipaldis eta Melendiren omenezko ikuskizuna entzuteko aukera izango da, baita emakumezkoen pilota partida ikustekoa ere. Jarduera horiek guztiak jaien hasieraren aurreko egunetan egingo dira.

Era berean, aurtengo jai-egitarauak haurrentzako jarduerak ere hartzen ditu barne, hala nola puzgarri-parkea, tailerrak eta familia-jolasak. Ez dira faltako ezta ere herri-bazkaria, paella erraldoia eta kalderete lehiaketa; azken horrek emango baitie amaiera jaiei ekainaren 21ean, igandean, 14:30ean.

Musikak ere protagonismo berezia izango du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, Gaitarien eta Aranguren Ibarreko Bandaren eskutik. Halaber, Elektrotxarangak, tokiko DJak eta E.L.F.O., Hazas, Estampa Navarra, Xaibor, Me Vale Madre, Los Bennis, Puro Relajo, Atrako Kriminal, Maruxak eta Tremendo Piquete bezalako artista eta taldeen kontzertuek ere beren lekua izango dute jai hauetan, En Esencia eta Miami Show orkestrekin batera.

 

Izen-emateak eta txartelen salmenta

Aurtengo Mutiloako jai-egitarauaren jarduera batzuk aurretiazko izen-ematea edo txartelak eskuratzea eskatzen dute. Hona hemen jarduera bakoitzerako txartelak erosteko edo izena emateko datak:

  • Mus txapelketa: izen-emateak Txikito tabernan, 2026ko ekainaren 8tik 11ra.
    • Bikoteko prezioa: 20€
  • Gaztearaneko autokudeatutako bazkariak
  • Irulegi Euskara Taldeak eta Irulegi Guraso Elkarteak antolatutako Euskal Jaiako herri-bazkari autokudeatua: online izen-ematea ekainaren 15era arte.
  • Emakumeen Kolektiboaren herri-bazkaria: bonuak ekainaren 12tik (ostirala) 15era (astelehena) eskuratu ahal izango dira 19:00etatik 21:00etara Mutiloa plazan (Udaletxearen ondoan).
    • Prezioa: 32 €
  • Paella erraldoia: bonuak 2026ko ekainaren 8tik 12ra eskuratu ahal izango dira Kultur Etxean (txarteldegiko ordutegian) eta ekainaren 10ean eta 11n 18:00etatik 20:30era 31192 Gaztegunea Gazte Gunean.
    • Prezioa: 5 € / errazioa
  • Kaldereteen lehiaketa: izen-emateak Txikito tabernan, 2026ko ekainaren 12tik (ostirala) 17ra (asteazkena), taldeko arduradunaren harremanetarako telefono zenbakia eta bazkideen kopurua adierazita.
  • Euskal Jaiaren bazkaria: izen-emateak ekainarean 15era arte hemen klik eginez.

 

‘Sorospen-gunea’ eta ‘Puntu Morea’

Iazko esperientzia positiboaren ondoren, Udalak sorospen-gunearen ordutegia zabaltzearen alde egin du. Aurten ostiral, larunbat eta igande gauetan egongo da zabalik, 23:00etatik 06:00etara.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, Berdintasun Zerbitzuak ‘Puntu Morea’ jarriko du abian, Gaztegunearen ordutegi osoan arreta eta laguntza eskainiz.

Gainera, berrikuntza gisa, aurten Gaztegunean erabiliko diren edalontzi berrerabilgarriek Nafarroako Gobernuaren ‘Gauza bera nahi izatearen plazeraz gozatu’ kanpainaren irudia eta mezuak izango dituzte. Kanpaina horren helburua indarkeria sexisten prebentzioa eta harreman osasuntsuak sustatzea da, espazio eta harreman guztietan. Horretarako, QR kode baten bidez, eraso sexisten aurrean jarduteko protokolora zuzenean sartzeko aukera izango da.

Aranguren Ibarreko Kultura eta Jai Zerbitzuak herritarrak 2026ko Mutiloako Jaiak giro alaian, elkarbizitzan eta errespetuan oinarrituta gozatzera animatzen ditu.

Kontsultatu Mutiloako 2026ko Jaien egitarau osoa hemen klik eginez.

Volver arriba