JARDUERA: Aranprix

2026ko azaroak 13 - 2026ko azaroak 27 | 20:00etan.

Espacio Joven 31192 Gazte Gunea

Foto evento
  • Zenbatekoa: 15€ kuadrillako.
  • Izen-emate: 2026ko urriaren 19tik azaroaren 7ra arte.

Aurten, Interkuadrillen formatu zaharra berreskuratuko dugu. Azaroaren 13an, 20an eta 27an, ostiraletan, ARANPRIX iritsiko da: arratsalde hauetan, kuadrillak izango dira benetako protagonistak.

Lehiaketa handi batean arituko zarete, eta bertan trebetasuna, bizkortasuna, asmamena, koordinazioa eta talde-lana probatuko dituzten proba eta erronka ugari izango dituzue aurrez aurre. Erronka bakoitza desberdina izango da; beraz, egoera guztietara egokitzeko gai zaretela erakutsi beharko duzue.

Kuadrilla osatuena bakarrik izango da garaile… Eta, noski, sari berezia izango du kuadrilla irabazleak.

Mugitu zure kuadrilla eta etorri arratsalde desberdinez gozatzeko gogoz. Iritsi da zuen kuadrillak ARANPRIXeko txapeldun izatea merezi duela erakusteko unea!

 

**Jarduera euskaraz zein gaztelaniaz izango da.

OHARRA: 1996etik 2010era jaiotako gazteentzat zuzenduta.
Volver arriba