Kontsulta itzazu 2026ko azkeen hilabeteetarako Gazteria Zerbitzuaren buletin berriko jarduera guztiak!
‘Aranprix’ koadrilen arteko lehiaketa eta ‘Berpiztu larunbatak’ programazioaren barruan dauden tailerrak, aipagarrienen artean.
Aranguren Ibarreko Udaleko Gazteria Zerbitzuak bere buletin berria argitaratu du 2026ko urritik abendurako gazte-jarduerekin.
Bertan, urteko azken hiruhilekorako programatutako jarduera guztiak kontsulta daitezke, besteak beste, azaroan izango den ‘Aranprix’ koadrilen arteko lehiaketa, Ibarreko zein koadrilak irabaziko duen erabakitzeko; edo ‘Berpiztu larunbatak’ programazioaren barruan dauden tailerrak, urritik abendura bitartean larunbatero aisialdi, kirol eta sormen proposamen desberdinak eskainiko dizkiona 1996 eta 2014 bitartean jaiotako gazte guztiei.
Hala, aurten ere buletinean ‘Animaranetxea Gabonetan’ programazioaren egitaraua ere jasotzen da, Ibarreko gazte guztiek Gabonetako oporretan eskulan eta sukaldaritza tailerretan, kiroletan, txangoetan eta taldeko jolasetan gozatzeko aukera izan dezaten.