TAILERRA: ‘Ozen irakurtzea, familien irakurketa’

2026ko azaroak 4 - 2027ko urtarrilak 27 | 17:30etik 19:00etara.

Aranguren Ibarreko Kultur Etxea

Foto evento
  • Sarreren salmenta: 948 012 012 zenbakira deituz, doan tarifa finkoa dutenentzat edo https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=5&lang=eu estekaren bidez.
  • Izen-emate: 2026ko irailaren 19tik 22ra.

Azterlan eta ikerlan askok azpimarratzen dute irakurmena eta irakurzaletasuna funtsezkoak direla: etxean liburuak izateak eta gurasoek egiten dituzten irakurketajarduerek lotura zuzena dute seme-alaben eskola errendimenduarekin eta irakurtzeko nahiarekin.

Ozenki irakurtzea izan da haurrak irakurketaren munduan hasteko eta hartan interesatzeko eta, ondorioz, irakurle trebeak izaten laguntzeko bide eraginkorrenetako bat.

Maiz ozenki irakurtzen zaien haurrek askoz ere hitz-jario handiagoa jasotzen dute liburuen irakurketarik entzuten ez dutenek baino.

 

** Kontziliazio zerbitzua egonen da, gutxieneko eskaera kopuru bat badago; zerbitzua ateratzen ez bada, zure alabarekin edo semearekin joan zaitezke saiora.

Emailea: Patxi Bueno Aramendía, terapeuta familiarra.
OHARRA: 0 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta.
Volver arriba