DIRU-LAGUNTZAK HERRITARRENTZAT

Euskara

Aisialdiak eta jolasek gizakiarengan plazerra sortzen dute eta horregatik hizkuntzaren erabileran eragiteko bide paregabea dira, baita euskararen erabilera ohitura berriak sortzeko ere.

Euskara Zerbitzuak aisialdiaren bidez haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko egitasmo ezberdinak kudeatzen ditu.

 

Udaleku itxietarako diru-laguntzak

Euskara nagusi ez den Aranguren bezalako inguruneetan garrantzitsua da haurrei udako oporretan euskararekin harremana izateko aukera ematea. Euskarazko udalekuak gainera esperientzia oso positiboak izaten dira normalean eta horrek haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera sustatzen du.

Horregatik, Aranguren Ibarreko udalak eta Nafarroako beste euskara zerbitzuek kudeatzen duten era.eus webgunean aldian-aldian gaurkotzen dugun Nafarroan eskaintzen diren euskarazko udalekuen zerrenda eskaintzen dugu.

Horrez gain, Aranguren Ibarreko Udalak, urtero argitaratzen dituudalekuetan parte hartzen duten eta Ibarrean erroldatuta dauden haurrentzako diru-laguntzabi deialdi, bat A ereduan ikasten duten haurrentzat eta bestea D eredukoentzat.

Irakurri itzazu baldintza guztiak aurreko urteetako deialdiaen testuan: 

Euskarazko udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzen deialdia. 2024. urtea

Volver arriba