ALDAKETAK TELEBISTA SAREAREN ZERBITZUAN
Komunikazioak
Aranguren Ibarreko Udalak, telekomunikazio zerbitzu publikoaren operadore gisa, nahi duten herritar guztiei telebista eta interneta eskaintzen die guztientzako erraz lortzeko moduan.
Gaur egungo abiadura azkarreko behar berrietara egokitzeko, Udalak Nafarroakoa Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio Sailarekin batera, Modernizazio plana garatu du.
Etxera zuntzarekin iristea da helburua, 100 Mb-ko abiadura emateko. Horietatik 30Mb bermatuta daude, eta etorkizunean handitu egin daitezke.
Gaur egun, Mutiloako herrigunean alta eska daiteke, honako kale hauetan izan ezik: Gurutze kalea, Eskola Nagusia eta Mutiloako Lakuondo plaza.
Etxeko zuntz zerbitzu berriaren instalazioaren gastua 257,00 €-koa da (BEZa barne), gailuaren eta horren instalazioaren balioa. Ordainketa hori Udalak aukeratutako enpresa hornitzaileari egingo zaio eta ordaintzea erosoagoa izan dadin zatikatu ahalko da.
Behin zuntza jarrita, zerbitzu berriaren tasa urteko 100,00 €-koa izango da konexioagatik. Diru hori 50,00 €-ko bi epetan kobratuko da, hiri-kontribuzioarekin batera pasako dena.
Dagoeneko zerbitzu hau eskatu dezakezu ondorengo aukeren bidez:
- Atxikita doan dokumentua udaleko bulegoetan aurkeztuz 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera
- E-posta bidaliaz hurrengo helbidera: mzabal@aranguren.es.
- Udaleko erregistro elektronikoaren bidez: hemen
Aldaketa eskatzeko bete beharreko dokumentua. Eskaera (Tamaina 40 Kb)