ARANGURENGO JAUREGI-ETXEA (ARANGUREN)

Civiles

Arangurengo jauregiaArma-jauregia herriaren kanpoko mugetan aurkitu zuten. Erdi Aroko eraikina da, laukizuzena, eta dorre bat du albo bati erantsita, fatxadaren erdia harrapatzen duela. Harlanduxkaz egina dago, hutsarteak izan ezik, harlanduzkoak baitira. Fatxadaren alde batean du atea; arku zorrotz-antzekoa du, ziriharri handiak dituena eta, giltzarrian, bazter-ziriz apaindutako armarri lau bat. Ateaz gain, bada beste hutsarterik jauregiko fatxadan: atearen gain-gainean, leiho burudun bat ageri da, harrizko koskaz apaindua; beste leiho txikiago bat fatxadaren ezkerraldean, dorrearen azpian; eta, dorrearen gainean eta haren erdialdean, bi saietera estu. Sarrerako atearen atzean, hiru aldetatik itxitako etxarte batera joaten ahal da ezkaratz batetik; putzu bat dago haren erdian.

(“Catálogo Monumental de Navarra . IV Merindad de Sangüesa” [Nafarro

Volver arriba