ARANGURENGO KULTUR-ETXEA

Kultura

Mutiloagoitiko Kulturagunean dago Arangurengo kultura-etxea (Eguzki plaza 11); han finkatu zen Kulturaren Udal Zerbitzua, baita hura kudeatzeaz arduratzen den organoa ere: Arangurengo Udaleko Kulturaren Zinegotzigoa. Udal-zerbitzua da, eta Arangurengo Udalak dauka haren gaineko erantzukizuna. Kultura-ekimen horren helburu nagusia da Arangurengo biztanleak kultura-gaietan murgiltzera bultzatzea eta ibarreko erreferentzia soziokulturala izatea.

Arangurengo Udalak, Kulturaren Udal Zerbitzua kudeatzen duen Kultura Zinegotzigoaren bitartez, kultura-etxean zein hari atxikitako beste zentro batzuetan egiten diren jarduerak, ikastaroak, ikuskizunak, eta abar antolatzen eta kudeatzen ditu.

Animatzaile soziokulturala da kulturaguneko zuzendaria, eta haren ardura da kultura-etxean egiten diren jarduera guztiak kudeatzea eta haien funtzionamenduaz kezka izatea.

ORDUTEGIA

Honako hau da kultura-etxearen urte osoko ordutegia:

  • Irailaren 15etik Ekainaren 14ra:
    • ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 9:00etatik 21:00etara eta OSTIRALETAN 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 21:00etara.
    • Larunbat eta igandeetan, ikuskizunik baldin badago, funtzio hasi aurretik ordu erdi lehenado irekiko dira ateak.
  • UDA (15 de junio al 14 de septiembre):
    • Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara.
    • Uztailaren 1. eta 2. asteetan itxita egongo da (2023ko Uztailaren 3tik 16ra).

SARRERA SALMENTA:

  • LEHIATILAN:
    • Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. 
    • Ekitaldiaren egun berean, hasiera baino 30 minutu lehenago.
  • ON-LINE:

Agenda bakoitzean sarreren salmenten datak eta erroldatuen lehentasun epea iragarriko dira.

 

KULTUR-ETXEKO JARDUERAK
KULTUR-ETXEKO GUNEAK

 

ARANGUREN IBARREKO KULTUR-ETXEA

Helbidea: Eguzki plaza 8 p.k.31192 Mutiloa (NAFARROA)

Telefonoa: 948 29 14 89

E-Posta: cultura@aranguren.es

Facebookwww.facebook.com/casadeculturaarangurenkulturetxea

Volver arriba