2001ean sortu zen Arangurengo Liburutegi Publikoa. Kultur-etxearen lehen solairuan dago, Eguzki plazan, Mutiloan.
Nafarroako Gobernuko Liburutegi Publikoen Sareko partaide da eta Aranguren Ibarreko udalarekin hitzarmena du.
LIBURUTEGI PUBLIKOAREN ORDUTEGIA
- Ekainaren 15etik Irailaren 14ra: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara. Ekainaren 1. eta 2. asteetan itxita egongo da (2023ko Ekainaren 3tik 16ra).
- Irailaren 15etik Ekainaren 14ra: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 20:00etara.
- Del 15 de septiembre al 14 de junio: de lunes a jueves de 9 a 20:0 horas y los viernes de 9 a 13 y de 14:00 a 20:00 horas.
|
LIBURUTEGIKO ZERBITZUAK
- INFORMAZIOA ETA KONTSULTAK: Liburutegiko langileak erabiltzaileen zerbitzura daude, eta laguntza emanen dute liburutegiko funtsak erabiltzeko eta kontsultatzeko. Liburutegiko dokumentu guztiak edonoren eskura daude, eta erabiltzaileek zuzenean kontsulta ditzakete.
- INTERNETERAKO SARRERA: Liburutegiko erabiltzaileek internet erabili ahal izanen dute. Halaber, dokumentuak sortzeko eta CD-Rometan gordetako informazioa kontsultatzeko ordenagailu bat ere eskura izanen dute, aldez aurretik ordua eskatuta.
- HEMEROTEKA: Liburutegiak aldizkako argitalpenen, aldizkarien eta eguneroko prentsa bilduma bat du erabiltzaileen eskura.
- MAILEGUA:
- Liburutegiaren funtsak maileguan har daitezke, liburutegitik kanpo erabili ahal izateko. Irakurle bakoitzak gehienez ere 7 dokumentu hartu ahal izanen ditu aldiro:
- 3 liburu, 21 eguneko epean.
- 2 aldizkari, 7 eguneko epean.
- 2 bideo, CD-ROM edo DVD, 4 eguneko epean.
Mailegu-zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da irakurle-txartela edukitzea. Nafarroako liburutegi publiko guztietan erabil daiteke txartel hori. Liburutegiko irakurle-txartela doakoa da. Hura lortzeko:
- Eskari-orri bat bete behar da.
- NAN agiria aurkeztu behar dute 14 urtez goitikoek. 14 urtez beheitikoek gurasoen baimena ere beharko dute.
14 urtetik beherakoek gurasoen baimena ere izan behar dute. |
Zure posta elektronikoaren helbidean liburutegiaren informazio buletina jaso nahi baduzu, eskatu dezakezu liburutegiaren webgunean dagoen Irakurlearen Postontziaren bidez edo bibliara@cfnavarra.es helbidera mezu bat bidaliz.
|
ARANGUREN IBARREKO LIBURUTEGI PUBLIKOA |