Aranguren Ibarreko Udaleko Udaltzainen Zerbitzuak indarkeria sexista desagerrarazteko lanean jarraitzen du VioGen Sistemaren bidez.
Indarkeria Sexistaren Kasuen Jarraipen Integraleko Sistema (VioGén Sistema), Barne Ministerioko Segurtasun Idazkaritzaren menpekoa, 2007ko uztailaren 26an jarri zen martxan, 1/2004 Lege Organikoak, 2004ko abenduaren 28koak, ‘Indarkeria Sexistaren Aurkako Babes Integraleko Neurrien’ testuaren arabera.
Aranguren Ibarreko Udalak, 2021eko abenduaren 16an, ‘Indarkeria Sexistaren biktimen poliziako arreta zerbitzua’ izeneko lankidetza-protokoloa sinatu zuten Aranguren Ibarreko Udaltzainen Zerbitzuaren arduradunek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak.
Protokolo hau lehen urratsa izan zen, Aranguren Ibarreko Udaltzainen Zerbitzuak VioGén Sistemara sartzeko aukera ematea helburu zuena, zeinak koordinazio eta informazio eguneratua emateko tresna bat osatzen duen Segurtasun Indar eta Kidego ezberdinen artean, indarkeria sexistaren biktimen jarraipena, ebaluazioa eta babesaren egiteko.
Ziur egon gaitezke Aranguren Ibarreko Udalaren konpromiso honek, lehenengo urratsa eman duenak, indarkeria sexistaren kasuei buruzko diagnostiko bat lortzea errazten duela tokian tokiko mailan, baita indarkeria sexistaren biktima diren emakumeekin zuzenean lan egiten duten beste baliabide komunitarioekin koordinatzea ere.