Errege Magoen desfilea

Ospakizunak

Urtero bezala, aurten ere Errege Magoak Aranguren Ibarreraetorriko dira. Aurten, 2025eko urtarrilaren 3an, ostirala, Errege-postariak ikusi ahal izango ditugu. Gainera, Errege Magoak igandean, 2025eko urtarrilaren 5ean, egingo den kabalgatan ikusi ahal izango ditugu.

 

ERREGE-POSTARIEN ETORRERA MUTILOARA

2025eko urtarrilaren 3a, ostirala, 17.30etan. Mutiloa plaza (Mutiloa)

Errege-postariei harrera egingo zaie Mutiloa plazan, Aranguren Ibarreko Musika Bandarekin batera. Aranguren Ibarrera Errege Magoak etorriko direla iragartzeko pregoia irakurriko da.

Erregee-postariak zain izango dituzue Errege Magoentzako gutunak jasotzeko.

 

ERREGE MAGOEN DESFILEA

2025eko urtarrilaren 5a, igandea. Eguzki plaza (Mutiloa)

17.00etan. Errege Magoen zain egongo gara musika, pintaketa, dantza eta txokolatearekin.

18.00etan. Errege Magoei harrera plazan.

Los Reyes Magos llegarán a la plaza de la Casa de Cultura del Valle de Aranguren donde les estaremos esperando. Se les realizará la recepción en el escenario, donde se les entregará la llave del Valle de Aranguren que les permite acceder a todas las casas y saludarán a los niños y niñas antes de comenzar la Cabalgata. Finalizada la recepción y si el tiempo este año nos lo permite, comenzaremos el recorrido de la tradicional cabalgata que finalizará en la plaza Mutiloa donde Sus Majestades saludarán desde el balcón.

Errege Magoak Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko plazara iritsiko dira eta hantxe egongo gara zain. Harrera agertokian egingo zaie. Bertan Aranguren Ibarreko giltza emango zaie, etxe guztietara sartzeko aukera ematen diena, eta haurrak agurtuko dituzte kabalgata hasi aurretik. Harrera amaituta, eta eguraldiak aukera ematen badigu, ohiko kabalgataren ibilbideari ekingo diogu. Kabalgata Mutiloa plazan amaituko da, eta Maiestateek balkoitik agurtuko dute.

Urtero bezala, jende eta kolektibo ugarik egin du bat Kabalgataren antolaketarekin eta Udaleko sailekin, hura ahalbidetzeko.

Kultura Zerbitzutik eskerrak eman nahi dizkiegu guztioi egindako lanagatik!

OHARRA: Erregeentzako enkarguak urtarrilaren 5ean 16: 00etatik 17: 00etara Udaletxeko Mutiloa aretoan. (Puntualtasuna eskatzen da).

 

OHAR GEHIAGO:

  • Euria edo elurra egiteko mehatxua egonez gero, harrera Eguzki plazako pilotalekura eramango da.
  • Ibilbideak garraio publikoari eta ibilgailuen trafikoari eragingo die une jakin batzuetan. Eskerrik asko zuen lankidetzagatik, ulermenagatik eta erantzukizunagatik.

GOGORATU. Gure ibarra gure etxea da. Horregatik, zakarrontzi batera iritsi arte desfileko gozokien bilgarriak poltxikoetan gordetzera animatzen zituztegu. Guztion artean mantentzen dugu gure ibarra garbi. Eskerrik asko zuen leguntzagatik.

Guztion artean gure harana garbi mantentzen laguntzen dugu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Volver arriba